Igor Peral
Igor Peral tenor nafarrak bere jaioterrian hasi zuen ahots-prestakuntza, eta ondoren Donostian, Bordelen eta Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan zabaldu zuen. Bere ibilbidea bai opera-arloan bai Espainiako errepertorio lirikoan nabarmentzen da, eta gaur egun bere belaunaldiko ahots moldakorrenetakoa da.
Rol nagusiak jokatu ditu El caserío, La tabernera del puerto, Los gavilanes, Luisa Fernanda, La generala, La del manojo de rosas, Katiuska eta Casado y soltero zarzueletan. Operaren alorrean, Rigoletto, Un ballo in maschera, La bohème eta La traviata obretan hartu du parte, Baluarten, Kursaalean eta Donostiako Musika Hamabostaldian, kasu. ABAO Bilbao Operan R. Straussen Salome lanean debutatu zuen, eta Maestranzako Antzokian ere protagonista gisa abestu du Alí Babá y los 40 ladrones lanean.
Hainbat talderekin kolaboratzen du, hala nola Luxembourg Philharmonia, Zaragozako Orkestra Sinfonikoa, ORCAM edo Tenerifeko Orkestra Sinfonikoarekin, Mozarten Requiem, Rossiniren Petite messe solennelle edo Mascagniren Missa di Gloria kantatuz. Philharmonie Luxembourgen Grand Auditorium, Amsterdamgo Concertgebouw eta Seoul Arts Center aretoetan aritu da.Bere egungo eta etorkizuneko konpromisoen artean nabarmentzekoak dira Philip Glassen Orphée Errege Antzokian, Carmen Baluarten, Juan José Zarzuelako Antzokian, Jommelliren Requiem FIASen eta Petite messe solennelle Auditorium Nazionalean.