Giorgio Caoduro

Giorgio Caoduro *

Baritonoa

Giorgio Caoduro, 1980an Monfalconen (Italia) jaioa, bere belaunaldiko baritono italiar nabarmenetakoa da, eta errepertorio belcantistaren abeslari goraipatua. 1998an hasi zen kantua ikasten, Cecilia Fusco sopranoarekin, eta 2000. urtean AsLiCo Nazioarteko Lehiaketaren 50. edizioa irabazi zuen. Bere errepertorioan, Rossini, Donizetti, Bellini eta Verdiren pertsonaia handiak jorratzen ditu nagusiki, bereziki espezializatuta tradizio belcantistan eta birtuosismo handiko ahots-idazkeran, non bat egiten duten basso buffo-aren herentziak, aginpideko pertsonaiek, guraso atsekabetuek eta heroi helduek, Verdiren operan erabateko garapena izan zutenek. Bere ibilbidean, munduko antzoki garrantzitsuenetako batzuetan kantatu du: Royal Opera House Covent Garden, Parisko Opera Nazionala, Milango Teatro alla Scala, Teatro dell’Opera di Roma, Teatro del Maggio Musicale Fiorentino, Teatro Regio di Torino, Berlingo Staatsoper Unter den Linden, Deutsche Oper Berlin, Semperoper Dresden, Gran Teatre del Liceu, San Francisco Opera eta Los Angeles Opera.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.