Francesco Ivan Ciampa
Francesco Ivan Ciampa, Avellinon jaioa, orkestra-zuzendaritzan, konposizioan eta bandarako instrumentazioan graduatu zen Erromako Santa Cecilia Kontserbatorioan, eta bere prestakuntza Carlo Maria Giulinirekin eta Bruno Aprearekin hedatu zuen. Antonio Pappanoren eta Daniel Orenen laguntzailea izandakoa, 2010/11ko Arteen Sari Nazionala eta MIUR-en Zuzendaritza Lehiaketa Nazionaleko lehen sari absolutua jaso ditu, besteak beste. Antzoki entzutetsuetan aritu da orkestra-zuzendari, hala nola Royal Opera House Covent Garden, Municheko Bayerische Staatsoper, Deutsche Oper Berlin, Arena di Verona, Staatsoper Hamburg, Teatro di San Carlo, La Fenice Antzokia, Teatro Regio di Torino eta Maggio Musicale Fiorentinon, eta Municheko Orkestra Filarmonikoarekin eta La Fenice, Teatro di San Carlo, Teatro Regio di Torino, Teatro Massimo di Palermo, Opéra Bastille, Deutsche Oper Berlin, Valentzia eta Bartzelonako orkestrekin egin du lan. Bere errepertorioak Verdi, Puccini, Donizetti, Bellini, Rossini eta Bizeten obrak biltzen ditu. ABAO Bilbao Operan, Attila, Jerusalem eta Otello zuzendu ditu.