Antonella Conte
Antonella Conte, Leccen jaioa, Eszenografian diplomatu zen Urbinoko Accademia di Belle Artin. 1997an hasi zuen bere antzerki-ibilbidea, Francesco Calcagniniren laguntzaile hainbat ekoizpenetan: Simon Boccanegra Monte-Carloko Operarako, Moniuszkoren Straszny Dwór Wexfordeko Festibalean eta Euripidesen Medea, Luca Ronconik zuzendua. 1999 eta 2003 artean, Denis Kriefen laguntzailea izan zen Italiako antzoki garrantzitsuetan aurkeztutako lanetan, besteak beste: A Midsummer Night’s Dream, Lucia di Lammermoor, Il barbiere di Siviglia, Aida, Carmen, The Death of Klinghoffer, Moses und Aron eta Un ballo in maschera. 2007. urtetik, lankidetza estuan ari da Francesco Zitorekin eta, besteren artean, La favorite, Ernani, Simon Boccanegra, Cavalleria rusticana, La bohème, Tosca eta Le Corsaire obretarako eszenografiak sortu ditu. 2008an, Mario Pontiggiarekin kolaboratzen hasi zen, La grotta di Trofonio-n Opernhaus Zürichen, eta, 2009 eta 2013 artean, Las Palmasko Operako eszenografo kolaboratzailea eta videomaker-a izan zen. 2015az geroztik, eszenografia-irakaslea da Palermoko Accademia di Belle Artin.