Andrzej Filończyk - (c) Wojciech Kubik

Andrzej Filończyk

Baritonoa

1994an jaioa, Andrzej Filończykek Wrocławko Musika Akademian egin zituen ikasketak, Bogdan Makalekin. Poloniako Opera Nazionaleko Young Talents Programmeko kidea izan zen, Eytan Pessenen zuzendaritzapean, baita Züricheko International Opera Studiokoa ere. 2016an, Salzburgoko Jaialdiko  Young Singers Projecten hartu zuen parte, eta, 2017an, Lucrezia Borgia-ko Gubetta abestu zuen bertan. 2015ean, Poznańgo Teatr Wielkin debutatu zuen, Pagliacci-n Tonio antzeztuz, Gabriel Chmuraren zuzendaritzapean, eta hurrengo urtean Eugene Onegin gisa itzuli zen bertara. Stanisław Moniuszko Nazioarteko Kantu Lehiaketako sari nagusiaren irabazlea, besteren artean pertsonaia hauek interpretatu ditu: Figaro Il barbiere di Siviglia-n, Opernhaus Zürichen eta Moskuko Bolshoin; Silvio Pagliacci-n, Turingo Teatro Region eta Royal Opera Housen; Marcello La bohème-n, Canadian Opera Companyn; eta Enrico Ashton Lucia di Lammermoor-en, Teatro di San Carlon. Berriki egin dituen lanen artean, berriz, aipatzekoak dira Don Giovanni Wiener Staatsoperren eta Deutsche Oper Berlinen, Don Carlo Opéra Bastillen eta debuta Metropolitan Operan The Amazing Adventures of Kavalier & Clay lanean. Besteak beste, Nicola Luisotti, Daniele Gatti, Emmanuel Villaume eta Pier Giorgio Morandi zuzendariekin egin du lan.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.