Viktor Antipenko *
Viktor Antipenko tenorrak nazioarteko ibilbide nabarmena egin du Italia, Frantzia, Errusia eta Alemaniako errepertorioan, aparteko rol spinto eta dramatikoetan presentzia berezia izanik. Bere azkenaldiko eta etorkizuneko konpromisoen artean aipatzekoak dira Pinkerton Madama Butterfly-n, Metropolitan Operan eta Lyric Opera of Kansas Cityn; Turiddu Cavalleria rusticana-n, Theater Dortmunden; Luigi Il tabarro-n, Sydney Opera Housen eta Scottish Operan; Canio Pagliacci-n, Staatstheater Hannoverren; Lenski Eugene Onegin-en, Metropolitan Operan eta New National Theatre Tokyon; Siegmund Die Walküre-n, Theater Dortmunden, Atlanta Operan, Pacific Opera Victorian eta San Diego Symphonyrekin; Radamès Aida-n eta Manrico Il trovatore-n, Israeli Operan; Samson et Dalila-ko rol titularra, Tiroler Landestheater Innsbrucken; eta Don José Carmen-en, Lyric Opera of Kansas Cityn. Aurretik, beste pertsonaia hauek abestu ditu: Don José eta Erik Der fliegende Holländer-en, Moskuko Bolshói Antzokian; Lohengrin, São Pauloko Udal Antzokian eta Opéra de Rouen Normandien; Tsarevich Gvidon The Golden Cockerel-en,Dallas Operan eta Amsterdameko Concertgebouwn; Andréi Mazeppa-n eta Pinkerton Oviedoko Operan; eta Dmitri Boris Godunov-en, Hermann Pique Dame-n eta Florestan Fidelio-n.