Vicent Egea

J. Vicent Egea

Director musical

J. Vicent Egea konpositore eta zuzendaria da, goi-mailako tituluduna Abesbatzen eta Orkestren Konposizioan eta Zuzendaritzan. Prestakuntza Londresko Royal Academy of Music-en eta New Yorkeko Manhattan School of Music-en osatu zuen. Bere lanak enkargu instituzional ugari jaso ditu, eta Nafarroako, Euskadiko, Bilboko eta RTVEko orkestra sinfonikoek, Galiziako Real Filharmonía-k, Koreako KBS Symphony-k eta San Petersburgoko Mariinski Antzokiko Orkestrak interpretatu dute, besteren artean. Zuzendu dituen orkestren artean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Erkidegoko Orkestra, JONDE eta Galiziako Real Filharmonía daude, besteak beste. Espainiako Orkestra Nazionaleko zuzendari laguntzailea ere izan da, bai eta Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolako ikasketaburua ere. Egun, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Banda eta Orkestra Sinfonikoko eta Iruñeko La Pamplonesa Udal Bandako zuzendaria da.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.