Barakova

María Barakova

Mezzosopranoa

Maria Barakova mezzosopranoa 1998an jaio zen Kemerovon (Errusia). Ikasketak 2017an amaitu zituen Novosibirsk Musical College, Svetlana Balashovaren babespean, eta ahots-interpretazioko gradu-titulua eskuratu zuen. Urte hartan bertan Bolshói Antzokiko Artista Gazteen Programan sartu, eta, besteak beste, Dmitry Vdovin, Ernesto Palacio, Alessandro Amoretti, Ewamaria Wiezer, Irina Bogacheva, Makvala Kasrashvili eta Lubov Orfenova maisuekin hobetu zuen bere prestakuntza. Bolshóin eman zuen garaian, ganbera-errezitalak eskaini zituen Beethoven Aretoan, errusiar, italiar eta alemaniar kantutegietako abestiz osatutako errepertorioa jorratuz.

Bolshóiko areto historikoan egin zuen debuta, Rimski-Kórsakoven Tsárskaya nevesta obran Petrovna jokatuz. 2018an, Pesaroko Rossini Opera Festivalen Melibea antzeztu zuen Il viaggio a Reims-en, Rossini Antzokian. 2019an, jaialdi horretan bertan, bigarren sopranoaren zatia abestu zuen Rossiniren Stabat Mater obran. Jaso dituen sarien artean Christmas Assembly (San Petersburgo, 2015), Natalia Spiller (Mosku, 2018) eta Glinka (Kazan, 2019) nazioarteko lehiaketetako lehen sariak daude, bai eta XVI. Chaikovski Nazioarteko Lehiaketako urrezko domina eta lehen saria ere.Operaren alorrean, Isabella L’italiana in Algeri-n, Lel Rimski-Kórsakoven Snegúrochka-Vesénnyaya Skazka-n eta Olga Chaikovskiren Eugene Onegin-en kantatu ditu; hala, nazioarteko proiekzio handieneko ahots errusiar gazteetako bat da gaur egun.

Opera
R. Wagner

Die Walküre

Urtarrila 2027
23, 26, 31
Otsaila 2027
01
Opera
G. Donizetti

Roberto Devereux

Otsaila 2027
20, 23, 26
Martxoa 2027
01
Opera
G. Puccini

Manon Lescaut

Maiatza 2027
22, 25, 28, 31
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.