Javier Echarri
Erriberrin (Nafarroa) jaioa, Javier Echarri Lópezen ibilbidean moldakortasuna eta errepertorio eta formatu desberdinekiko interesa dira nagusi; hala, musika sinfoniko eta korala, opera, banda eta sorkuntza garaikidea jorratzen ditu. Saxofoian eta Zuzendaritzan goi-mailako tituluduna, Borja Quintas, Miquel Rodrigo, Vladimir Ponkin, Dimitris Botinis, Josep Vila i Casañas eta Simon Carrington maisuekin trebatu da, besteak beste. Egun, Sinfonía Navarra Filarmónica Orkestrako musika-zuzendaria da, baita AGAOko Abesbatzako eta Iruñeko Aizaga Ganbera Abesbatzako zuzendaria ere, eta lehenago Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Hiria Orkestra eta Nafarroako Ganbera Opera zuzendu zituen. Sorkuntza berriko musikarekin bereziki konprometitua, hogei obra ingururen estreinaldia zuzendu du, nagusiki orkestra sinfonikorako eta korurako.