Helena Köhne
Helena Köhne kontralto alemaniarrak Ahots Dramatiko Onenaren saria jaso zuen, 2024an, Imolako Ebe Stignani Nazioarteko Lehiaketan. Ikasketak Hanburgoko Kontserbatorioan egin zituen, Klaus Bülowrekin, eta Berlingo Universität der Künsten, Jutta Schlegelekin; diploma 2003an eskuratu ondoren, Ruthild Engertekin jarraitu zuen bere prestakuntza hobetzen. Walter Kaminski Foundationeko bekaduna izan da, Alemaniako Kantu Lehiaketa Federalean finalerdira iritsi zen, eta Hanns Eisler Lehiaketan saritua izan zen musika garaikidearen bere interpretazioagatik. 2021ean, arrakastaz debutatu zuen Hessisches Staatstheater Wiesbadenen Erda antzeztuz Das Rheingold-en eta Siegfried-en, eta Schwertleiteren rolean Die Walküre-n. Gerora, 2024an, berriz jokatu zituen pertsonaia horiek Wiesbadenen eta Internationale Maifestspielen. Bere errepertorioan, pertsonaia hauek daude: Geneviève Pelléas et Mélisande-n, Klytämnestra Elektra-n, Hirugarren Dama Die Zauberflöte-n, Bianca The Rape of Lucretia-n, Adelaide Arabella-n, Wesenerren ama Die Soldaten-en, Inudea Boris Godunov-en, Annina, Filipjevna, Marthe Schwertlein eta Mrs Quickly. Antzoki askotan kantatu du, Nürnberg, Münster, Dessau, Dijon, Caen, Colonia, Kiel, Wiesbaden, Gran Teatre del Liceu, Kaiserslautern, Görlitz, Oldenburg, Weimar eta Rostocken, esaterako. Kontzertu-jarduera zabala ere garatzen du, Bach, Mozart, Schumann, Frank Martin eta Mahlerren obrekin.