Ali Baba_foto Amico Teatro

Amico Teatro

Dirección de escena

AMICO TEATRO konpainiak, Txori García Urizek eta Ion Barbarin Lisarrik 2014an sortua, keinu-antzerkiaren, umorearen eta dantzaren uztarketan oinarritutako lengoaia eszeniko propioa jorratzen du. Jaio zenetik, berak sortutako ikuskizunak ekoitzi eta bere lanak hainbat herri eta jaialditan aurkeztu ditu, hala nola Leioako Umore Azokan, Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdian, Gasteizko Kaldearten, Barakaldoko Kale Antzerki Jaialdian, Sopela Kosta Fest festibalean eta Iruñeko Harresietako Jaialdian, besteak beste. Konpainiak, bere jarduera eszenikoaz batera, lan pedagogikoa egiten du tailerren eta prestakuntza-proiektuen bidez. Operaren alorrean, berriz, AMICO TEATRO Nafarroako Ganbera Operak familientzat sortutako El flautista de Hamelin obraren eszena-zuzendaritzaz arduratu da.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.