ABAO Bilbao Operak eta EITBk operari eskainiko diote iraila KULT Operan, euskal telebistak aparteko ekoizpen lirikoen emanaldiak eskaintzeko duen kultur gunean.
Irailaren 12, 19 eta 26an, larunbatetan, 11:00etan, opera hauek emango dira: Werther, Il trovatore eta Tosca, ABAO Bilbao Operaren denboraldietakoak.
Emanaldiak ETB2ren eta ETB ON plataforma digitalaren bidez ikusi ahal izango dira.
Erromantizismo frantseseko opera gorena: Werther, Jules Massenetena, Goetheren «Werther gaztearen arrangurak» literatura unibertsaleko klasiko epistolarrean oinarritua, zoriona aurkitzen ez duen maitasunaren esperientzia sakonari buruzkoa.
Abeslari protagonistak Celso Albelo eta Annalisa Stroppa dira, eta musika-zuzendaria Carlo Montanaro, Bilbao Orkestra Sinfonikoko buru.
Agertokian, Rosetta Cucchik Teatro Comunale di Bolognarako sortutako ikuskizuna. Estilo zinematografikoaz, indar dramatiko eta poetikoagatik, eszenen dotoreziagatik eta jantzien erakargarritasunagatik nabarmentzen da.