Ricardo de Cala Castillo
Ricardo de Cala Espainiako opera-dibulgatzaile ospetsuenetakoa da. Hizlaria, kritikaria eta esatari espezializatua, ABC, Cadena SER, Radio Nacional de España eta Scherzo hedabideekin kolaboratu du. Musika klasikoari eta lirikari eskainitako irratsaioak zuzendu eta aurkeztu ditu Radio Clásica eta Radio 5 irratietan, eta horietako lehenengoan «Maestros Cantores» bideratzen du gaur egun. Bere ibilbidean, operaren nazioarteko zabalkundea ere egin du, Europako Kultur Parlamentuko kide gisa, bai eta jarduera ugari ere musika-hizlari eta -dibulgatzaile. Zuzenbidean lizentziatua, Phd, MBA, unibertsitateko irakaslea, enpresaria, aholkularia eta ekintzailea da.