Iñigo Fernández
Iñigo Fernandez tenore gazteak abeslari gisa hasi zuen bere prestakuntza, hainbat abesbatzatan parte hartuz; besteak beste, Basilio Astulezen zuzendaritzapean Leioako San Juan Bautista Abesbatzan eta Oviedoko Zarzuela Abesbatzan. Gaur egun, Kantu ikasketak amaitzen ari da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, eta bertan Saxofoi espezialitateko Interpretazio gradua ere lortu zuen 2023an.
Bere ibilbidean zehar, hainbat opera- eta zarzuela-ekoizpenetan parte hartu du. Nabarmentzekoak dira Kursaalen Pagliacci operan parte hartu izana; Henry Purcellen Dido eta Eneas operan Eneas interpretatu izana Muxikebarri Zentroan; Agua, azucarillos y aguardiente zarzuelan egindako lana Victoria Eugenia Antzokian; eta Saturraran operaren estreinaldian parte hartu izana Arriaga Antzokian.
Era berean, Bilboko Opera Abesbatzarekin lankidetzan aritu da hainbat ekoizpenetan.
Instrumentista gisa jasotako prestakuntza zabalak eta esperientziak errepertorio askotarikoa lantzeko aukera ematen diote, Barrokotik gaur egungo sorkuntzaraino.
Laster, Jon Sáenz euskal konpositorearen Lamiako 1979 opera garaikideko protagonista izango da Arriaga Antzokian.