Ángeles Blancas
Ángeles Blancas, 2023ko soprano onenaren Ópera XXI saria Jenůfa operako Kostelničkaren antzezpenagatik Sevillako Maestranzako Antzokian, errepertorio dramatikoko ahots espainiar nabarmenetakoa da, XX. mendeko operan presentzia berezia duena. Antonio Pappano, Fabio Luisi, Asher Fisch eta Álvaro Albiach musika-zuzendariekin egin du lan, eta Graham Vick, Robert Carsen eta Calixto Bieito eszena-zuzendariekin, besteak beste. 2024an, ekoizpen hauetan hartu zuen parte: Lear, Aribert Reimannena, Errege Antzokian, Goneril kritikaren eta publikoaren aldetik arrakasta handiz abestuz; Rusalka, Suzko aingerua, Medea eta Mtsenskeko Lady Macbeth Gran Teatre del Liceun; eta, urtea amaitzeko, Giorgetta Il tabarro-n ABAO Bilbao Operan. Bere azken antzezpenen artean aipagarriak dira Kostelnička Jenůfa-n,Lisboako São Carlos Antzoki Nazionalean; Ama Il prigioniero-n,Calixto Bieitoren ekoizpen berrian, Teatro dell’Opera di Roman; eta Wagnerren arien kontzertua Málagako Orkestra Sinfonikoarekin. 2025/26 denboraldian, Pepita Jiménez kantatu du Zarzuela Antzokian; Der fliegende Holländer-eko Senta lehenbizikoz antzeztu du, Tenerifen; eta berriro heldu dio Il prigioniero-ri, Antonio Pappanoren zuzendaritzapean. Bere hurrengo konpromisoen artean, Yerma, José María Verdúren Medea-ren mundu-mailako estreinaldia eta ABAOBilbao Operan Die Walküre-ko Brünnhildenabarmentzen dira.