5 Ana Garay

Ana Garay

Eszenografoa eta Figuringilea

Ana Garay eszenografoa eta figuringilea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, Diseinu eta Eskultura espezialitatean, Eszenografiaren alorrean osatu zuen bere prestakuntza, Bartzelonako  Escola Superior d’Art Dramàticen. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso ditu, eta sari hauek ere bai: artista berri onenaren Antzerkiko Ercilla Saria beren lan eszenografikoagatik, Eszenografiaren Gran Vía Saria 40 El Musical lanagatik, Extremadurako Antzerkigintzako Jara Saria Torero-gatik eta eszenografia onenaren BroadwayWorld Spain Publikoaren Saria La llamada-gatik. 1997tik 2002ra, Madrilgo Errege Antzokiko Antzerki Lirikoa Fundazioko koordinatzaile artistikoa izan zen, eta bertan opera-ekoizpen ugaritan lan egin zuen. Bere ibilbidean, 180 proiektu baino gehiago garatu ditu antzerkian, operan, dantzan, zarzuelan eta antzerki musikalean, besteren artean honako sortzaile hauekin lan eginez: Adolfo Marsillach, Luis García Berlanga, Mario Gas, José María Flotats, Nacho Cano, Juan Echanove, Juan Carlos Pérez de la Fuente, Helena Pimenta, Andrés Lima, José Carlos Plaza, Daniel Veronese, Robert Carsen eta Paco Azorín.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.