Manel Esteve
Bartzelonan jaioa, 1978an, Manel Estevek Udal Kontserbatorioan ikasi zuen musika, eta kantua, berriz, bere aitarekin, Vicenç Esteve baritonoarekin. Bere prestakuntza hainbat artistarekin hedatu du, hala nola Jaume Aragall, Joan Pons, Bonaldo Giaiotti, Eduard Giménez, Carlos Chausson eta Rolando Panerairekin, eta Pedro Lavirgen eta Manuel Ausensi nazioarteko lehiaketetan saritua izan da. 1999an, Gran Teatre del Liceun debutatu zuen, La serva padrona-n Uberto antzeztuz, eta, hurrengo urtean, Papageno interpretatu zuen La petita flauta màgica-n. Geroztik, ibilbide sendoa egin du hainbat antzoki eta jaialditan, besteak beste Gran Teatre del Liceu, Errege Antzokia, Zarzuelako Antzokia, Palau de la Música Catalana, ABAO Bilbao Opera, Maestranzako Antzokia, Oviedoko Opera, Palau de les Arts, Arriaga Antzokia, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Peraladako Castell Jaialdian. Beste musika-zuzendari batzuen artean, Renato Palumbo, Víctor Pablo Pérez, Sebastian Weigle, Josep Pons, Paolo Carignani, Michele Mariotti, Ivor Bolton, Giampaolo Bisanti, Riccardo Frizza eta Giacomo Sagripantirekin egin du lan, eta Emilio Sagi, Terry Gilliam, Christof Loy, Giancarlo del Monaco, Laurent Pelly, Mario Gas, Olivier Py, Deborah Warner, David McVicar, Richard Jones eta Damiano Michieletto eszena-zuzendariekin. Bere errepertorioak Rossini, Donizetti, Mozart, Puccini, Massenet, Giordano, Britten, Offenbach eta Pergolesiren obrak biltzen ditu, baita zarzuelakoak ere.