Francesco Zito
Francesco Zitok Arkitektura ikasi zuen Florentzian, eta Londresko Unibertsitateko Slade School of Fine Arten osatu zuen bere prestakuntza. 1977an egin zuen debuta Veneziako La Fenice Antzokian, S. Bussotti, E. Polyakov eta G. Vantaggioren koreografia zuen lan batean. Ondoren, Jean-Louis Martinoty eszena-zuzendariarekin egin zuen lan, eta 1988tik, Parisko Théâtre National de la Colline inauguratu zenetik, Federico García Lorcaren El público-rekin eszenografo- eta figuringile-ibilbide oparoa hasi zuen. Antzerki- eta opera-ekoizpenetarako eszenografiak eta jantziak egin ditu hainbat erakundetan, hala nola Aix-en-Provenceko Jaialdian, Parisko Operan, Buenos Airesko Colón Antzokian, Tolosako Capitole Antzokian, Madrilgo Errege Antzokian, Bartzelonako Gran Teatre del Liceun, Monte-Carloko Operan, Maggio Musicale Fiorentinon eta Palermoko Teatro Massimon. Bere lanen artean aipagarria da Rigoletto-rako eszenografia, Mario Pontiggiaren eszena-zuzendaritzapean, Napoliko Teatro di San Carlon. Carolyn Carlson, Graham Vick eta Keita Asarirekin ere egin du lan, besteak beste. ABAO Bilbao Operan, La bohème-neta Tosca-n hartu du parte.