Oscar Frosio_2025 (2)

Oscar Frosio

Argiztapena

Antzerkiak eta musikak oso gaztetatik erakarrita, Oscar Frosiok Argiztapen-diseinua ikasi zuen Accademia Teatro alla Scalan, Marco Filibeckekin eta Valerio Tiberirekin. Teatro alla Scalako programazio-lantaldean izandako esperientziaren ondoren, 2018an hasi zuen jardun profesionala argiztapen-programatzaile eta opera, antzerki, ekitaldi, moda eta erakusketetarako diseinu-laguntzaile. 2019an, etenik gabeko lankidetzan hasi zen Fiammetta Baldiserrirekin, eta, 2020az geroztik, Marco Filibeckekin. Turandot-en eta La Fura dels Bausen Norma-ren berrezarpenean parte hartu zuen, Gran Teatre del Liceun eta Seoul Arts Centerren, hurrenez hurren. K5600 Design kolektiboko kidea izan zen, Valerio Tiberirekin batera, eta nagusiki operan kolaboratu zuen, Nicola Berloffak zuzendutako ekoizpenetan; horrez gain, Emanuele Agliati argiztapen-diseinatzailearekin lan egin zuen, besteak beste. Berriki, Tosca-n lan egin du, Massimo Popolizioren eszena-zuzendaritzapean; Jeanne Dark-en, Valentino Villaren zuzendaritzapean, Maggio Musicale Fiorentinon; eta hainbat eszena-zuzendarirekin Italian eta atzerrian. 2022tik, Sala Giardinoko argiztapen-diseinuaren arduraduna da, bai eta Palabiennalekoa ere Veneziako Bienalerako. Luminoteknia eta Advanced Lighting Programming irakaslea da Accademia Teatro alla Scalan.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.