Zergatik bidaiatu Bilbora?

Ezagutu Bilbo

Bilbo, euskal kultur unibertsoko atea, nazioartean aitortutako hirigintza-eraldaketaren erreferentea da, arkitekturaren abangoardia bere iragan industrialarekin lotzen duena.

Información turística

Kirola, tradizioa, gastronomia, aisia eta kultura dira Bilbo leku paregabe eta berezi egiten duten ezaugarriak.

Mugitu garraio publikoan Bilbon zehar

Bilbon ibiltzea erraza da Barik edo Bilbao Bizkaia Card txartelarekin. Bata eta bestea turismo-bulegoetan eskura daitezke, edo online erreserbatu.

Metroan: hiri osoan ibil zaitezke, beste udalerri batzuk bisita ditzakezu, hala nola Santurtzi eta Portugalete, edo Sopelako eta Plentziako hondartzetara hurbil zaitezke.

Tranbian: Bolueta-La Casilla ibilbideak Abandoibarran barrena eramango zaitu, eta Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan edo San Mamesen geratu ahal izango zara.

Hiribusean: hainbat linea daude, hiriko gunerik interesgarrienak lotzen dituztenak.

Bizikletaz: bizikletak maileguan hartzeko udal-zerbitzua dago.

Ontziz: Bilbo ontziz ere ezagut daiteke, itsasadarrean barrena, zerbitzu hori eskaintzen duten enpresen bidez.

Artxandako funikularra: igo Artxanda mendira, Bilboko behatokirik onenera, Campo Volantin pasealekutik.