Esteban Urzelai-1522-Editar

Esteban Urzelai Eizagirre

Director Del Coro

Pianoko goi mailako tituluduna da Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan, eta Koru Zuzendaritza eta Orkestra Zuzendaritzakoa Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Maruxa Llorente, Gabriel Baltés, Arturo Tamayo eta Enrique García Asensioren gidaritzapean. Europako Gazte Abesbatzan parte hartu zuen, baita Internationale Bachakademie Stuttgarteko koruan ere, Frieder Bernius, Johannes Prinz, Maria Guinand edo Helmuth Rilling bezalako zuzendariekin. 

Hogei urtetik gorako ibilbide profesionala du abesbatzen zuzendaritzan, erreferentziazko erakundeetan arituz: Donostiako Orfeoiko zuzendariorde izan zen (2007-2020), Oviedoko Operako Koruko zuzendari (2020-2021), eta Espainiako Koru Nazionaleko zuzendariorde (2021-2025). Gainera, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Donostiako Orfeoiko haur eta gazte abesbatzak, Euskal Herriko Gazte Abesbatza eta Madrilgo Euskal Orfeoia zuzendu ditu. 2018an Suhar korua sortu zuen, ahots grabeen korua, zeinarekin berrogei kontzertu baino gehiago eskaini dituen eta bost lehen sari lortu zituen Tolosako 53. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan, 2023an. 

Gipuzkoako eta Euskal Herriko Abesbatzen Federazioekin elkarlanean aritzen da, eta bertako Koru Zuzendaritza Akademiako irakasle da. Halaber, zuzendari gonbidatu, pedagogo eta epaimahaikide gisa lan aktiboa egiten du estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketatan.

Opera
R. Wagner

Die Walküre

Urtarrila 2027
23, 26, 31
Otsaila 2027
01
Opera
G. Donizetti

Roberto Devereux

Otsaila 2027
20, 23, 26
Martxoa 2027
01
Opera
G. Puccini

Manon Lescaut

Maiatza 2027
22, 25, 28, 31
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.