EUSKADIKOORKESTRA_resultado

Euskadiko Orkestra

Orkestra

Euskadiko Orkestra, egun, talde sinfoniko erreferentea da Estatuan, eta gero eta ospe handiagoa du nazioartean. Bere jarduerari milaka pertsonak jarraitzen diote hala aurrez aurreko kontzertuen nola hainbat euskarri digitalen bidez. Jarduera finkatua eta ondo egituratua izanik, modu iraunkorrean jotzen du lau ziklo sinfonikotan bere egoitzetan: Bilbo (Euskalduna Bilbao), Gasteiz (Jesús Guridi Kontserbatorioa), Donostia (Kursaal Auditoriuma) eta Iruñea (Baluarte Auditoriuma). Bere DNAn hainbat publiko-motarentzat jotzea ere badago, ganbera-musikako, familientzako eta eskolentzako zikloen bidez; baita gaitasun desberdinak dituzten pertsonen inklusioa bultzatzeko gizarte-lan gero eta handiagoaren bitartez ere.

Orkestraren ekoizpen diskografiko oparoan, funtsean euskal konpositoreen sorkuntza sinfonikoan ardaztuan, bere azken grabazioak nabarmendu behar dira, Maurice Ravelen eta Gabriel Erkorekaren lan sinfonikoari eskainiak. Ondine zigilu finlandiarrak sinatuak, mundu osoko hedabide espezializatuen kritikarik onenak jaso dituzte, Japonia eta Australiatik AEBraino.

Herrialdeko orkestra den aldetik, Euskadiko Orkestrak ABAO Bilbao Operaren denboraldian, Musika-Música jaialdian, Musika Hamabostaldian, Zinemaldian, Ravel Jaialdian, Musikaste ekimenean eta beste askotan ere parte hartzen du.

Eta nazioarteko ikuspegi zabalagotik eta bere kultur proiektua kanpora zabaltzeko interesetik, nabarmentzekoa da Euskadiko Orkestrak bere 43 urteetan hogei bira baino gehiago egin dituela Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Britainia Handia, Italia, Polonia, Argentina, Brasil eta Txilen, besteak beste.

Euskadiko Orkestra ABAO Bilbao Operaren eskutik helduko da bere 70. obrara.

Sare sozialetako profilak

Webgunea: euskadikoorkestra.eus

X: @euskadiorkestra

Instagram: @euskadikoorkestra

Facebook: @EuskadikoOrkestra

YouTube: Euskadiko Orkestra / Basque National Orchestra

Opera
R. Wagner

Die Walküre

Urtarrila 2027
23, 26, 31
Otsaila 2027
01
Opera
G. Donizetti

Roberto Devereux

Otsaila 2027
20, 23, 26
Martxoa 2027
01
Opera
G. Puccini

Manon Lescaut

Maiatza 2027
22, 25, 28, 31
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.