BOS_Mural 2025

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Orkestra

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an Arriaga Antzokian eskaini zuen kontzertuaz abiatu zuen bere jarduera. BOS Bizkaiko gizarte zibilak bultzatuta sortu zen, eta lurralde horretan garatzen du bere jardueraren gehiengoa. BOSek bere publikoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzari esker egiten du bere lana.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1953tik dihardu ABAOrekin elkarlanean. Lehen aldia urte hartako abuztuaren 16an izan zen, Coliseo Albian, G. Pucciniren Tosca operan. Harrezkero eta gaur arte, BOSek ABAOren denboraldietako 284 obratan hartu du parte bi erakundeen arteko lankidetza emankorrean.

BOSek Euskalduna Bilbaon, bere egoitzan, hain zuzen, garatzen du bere denboraldi sinfonikoa, eta ganbera-musikako denboraldiak ere eskaintzen ditu. Era berean, pedagogia-lan handia egiten du kontzertu didaktikoen eta «familian» eskaintzen dituen kontzertuen bidez, baita gizarte-inklusiorako tailerrak antolatuz ere. Gainera, bere bokazioari leial, Bizkaia osoan kontzertuak ematen ditu aldizka.

Lurraldetik kanpo egiten duen jarduerak Estatu osoan, San Petersburgon, Tokion, Japonian zeharreko bira batean eta ohikotasunez jaialdi garrantzitsuetan jotzera eraman du. Horrez gain, Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Arriaga Antzokiarekin programa bateratuak ditu.

Bere katalogo diskografikoak Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escudero euskal konpositoreei eskainitako bilduma interesgarria biltzen du. Rodrigoren eta Takemitsuren lanak ere grabatu ditu EMI JAPAN zigilurako, eta 2012an Schönbergen Gurrelieder zuzenean grabatuz ospatu zuen bere 90. urteurrena.

Sare sozialetako profilak

Webgunea: www.bilbaorkestra.eus

Facebook: @SinfonicadeBilbao

X: @Bilbaorkestra

Instagram: @bilbaorkestra

Opera
R. Wagner

Die Walküre

Urtarrila 2027
23, 26, 31
Otsaila 2027
01
Opera
G. Donizetti

Roberto Devereux

Otsaila 2027
20, 23, 26
Martxoa 2027
01
Opera
G. Puccini

Manon Lescaut

Maiatza 2027
22, 25, 28, 31
ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.