Guillermo García Calvo
Guillermo García Calvok nazioarteko ibilbide sendoa egin du orkestra-zuzendari, eta errepertorio wagneriarrean ospe berezia bereganatu du. 2017 eta 2023 artean Theater Chemnitzeko Generalmusikdirektor eta Robert-Schumann-Philharmonieko zuzendari titularra izan zen. Bertan, Der Ring des Nibelungen obraren ekoizpen berri bat zuzendu zuen eta horren Götterdämmerung Alemaniako opera-ekoizpen onenaren Faust sari entzutetsuarekin saritua izan zen (2019).
Wiener Staatsoperren ohiko kolaboratzailea, 250 opera- eta ballet-emanaldi baino gehiago zuzendu ditu bertan. Deutsche Oper Berlinen, Parisko Opera Nazionalean, Gran Teatre del Liceun eta Errege Antzokian ere aritu da. Espainian, 2011n egin zuen debuta Tristan und Isolde-rekin, Oviedon, eta han ekin zion, 2013an, Wagnerren tetralogia osoaren interpretazioari. 2016An, Goyescas eta El amor brujo zuzendu zituen Maggio Musicale Fiorentinon, Palais Garnierren debutatu zuen eta OCNErekin Ramón Carnicerren Elena e Malvina berreskuratu zuen.
2020tik 2023ra, Zarzuelako Antzokiko musika-zuzendaria izan zen. Besteak beste, La Gioconda (Amics del Liceuko Kritikarien Saria), Don Giovanni Parisen eta Siegfried Oviedon (Ópera XXI saria) zuzendu ditu. Azkenaldiko eta etorkizuneko lanen artean nabarmentzekoak dira Ariadne auf Naxos Maestranzako Antzokian, La traviata Las Palmasen, L’elisir d’amore Coruñan, Pagliacci Granadan, Pepita Jiménez Zarzuelako Antzokian, Der fliegende Holländer Tenerifen, Wagner Gala bat Andreas Schagerrekin eta kontzertuak Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoarekin, Valentziako Orkestrarekin, Bruckner Orchester Linzekin eta Norddeutsche Philharmonierekin.