Iván López-Reynoso
Iván López Reynoso orkestra-zuzendaria, 1990ean Guanajuaton jaioa, bere belaunaldiko maisu mexikar nabarmenetakoa da. Bere musikaltasun sendoak eta izaera artistikoak Mexiko, Espainia, Suitza, Alemania, Peru, Oman eta Italiako erakunde erreferenteekin lankidetzan aritzera eraman dute, baita nazioarteko artista entzutetsuekin ere, besteren artean Bryn Terfel, Brigitte Fassbaender, Ildar Abdrazakov, Javier Camarena, Rolando Villazón, Ute Lemper, Ramón Vargas, Irina Lungu eta John Osbornekin.
Hainbat orkestra zuzendu ditu: Philharmonia Zürich, Espainiako Orkestra Nazionala, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Oviedo Filarmonía, Arte Ederren Antzokiko Orkestra, Mexikoko Orkestra Sinfoniko Nazionala, Sinfónica de Minería eta UNAMeko Filarmonikoa, Opernhaus Zürichen, Madrilgo Errege Antzokian, Santa Fe Operan, The Dallas Operan, The Atlanta Operan, Rossini Opera Festivalen, Donizetti Opera Festivalen, Sevillako Maestranzako Antzokian eta Royal Opera House Muscaten.Opera-errepertorioan aditua, Le nozze di Figaro operarekin egin zuen debuta 20 urte zituela, eta orduz geroztik berrogeita hamar obra baino gehiago zuzendu ditu, besteak beste Aida, Der fliegende Holländer, Carmen, La Bohème, Il barbiere di Siviglia, Don Carlo, Tosca, Werther, La cenerentola, Il viaggio a Reims eta Viva la mamma. 2014an, Rossini Opera Festivaleko Accademiarako hautatu zuten, non Alberto Zeddarekin batera lan egin zuen. Bete dituen karguen artean Staatstheater Braunschweigeko kapellmeister, Arte Ederren Antzokiko Orkestrako zuzendari artistikoa eta Oviedo Filarmoníako zuzendari gonbidatu nagusia daude. 2025eko ekainean, The Atlanta Operako zuzendari nagusi izendatu zuten.