es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Les contes d'Hoffmann

Les contes d'Hoffmann

Jacques Offenbach

Emanaldiak

Larunbata 2021ko Urriaren 23 19:00-etan
Astelehena  2021ko Urriaren 25 19:30-etan
Asteazkena 2021ko Urriaren 27 19:30-etan
Ostirala   2020ko Urriaren 29 19:30-etan
Astelehena    2020ko Azaroaren 1   19:30-etan

 
 

Babeslea

Fundacion BBVA

FITXA

  Hoffmann Michael Fabiano  
  Olympia, Giulietta, Antonia eta Stella Jessica Pratt  
  Niklausse, La Musa eta Antoniaren ama Elena Zhidkova  
  4 gaiztoak Simón Orfila  
  Cochenille, Pitichinaccio, Frantz eta Andrés Mikeldi Atxalandabaso  
  Luther eta Crespel Jose Manuel Diaz  
  Spalanzani eta Nathanael Moisés Marín  
  Hermann eta P. Schlemil Fernando Latorre  
    Itxaro Mentxaka  
  Wilhelm / Le Capitaine des Sbires Gexan Etxabe  
       
  Bilbao Orkestra Sinfonikoa    
  Coro de Ópera de Bilbao Zuz. Boris Dujin  
       
  Musika-zuzendaria Carlo Montanaro  
  Eszena-zuzendaria Vincent Huguet*  
       
  Produkzioa Opéra National de Bordeaux  
       
       
  *ABAO Bilbao Operan debutatuko du    
       

 

AUDIOA

“Descendres de ton coeur”. Nicklausse. Katharine Goeldner
“Hèlas! Mon coeur s’égare encore!”. Concertante
“O Dieu! De quelle ivresse”. Duó Hoffmann y Giulietta. Aquiles Machado y Valentina Kutzarova
“Scintille, diamant”. Dapertutto. Konstantin Gorny
“L’amour dans le bruit et le vin, Divin!”. Hoffmann. Aquiles Machado
“Tout ce qui chante et résonne”. Olympia. Milagros Poblador

DOKUMENTUAK

Zirkularrak

Hitzaurrean, Stella sopranoak egundoko arrakasta izan du Mozarten Don Giovanni operaren antzezpenean. Emanaldia hasita dagoela, beste emakume bat, Musa, Hoffmanen bila dabil alde batetik bestera. Denek goraipatzen dute poeta, musikari eta konpositorea, eta berak, haren musa izan nahi duenak, inork baino gehiago. Hala ere, harengandik gertu egon ahal izateko, konpositorearen lagun min Nicklausse balitz bezala jokatuko du. Hoffmannen arrastorik ez dago lurrun etilikoen artean, ezta haren aurkari iluna, Lindorf, iritsitakoan apur bat desegin direnean ere. Lindorfek Stella gorteiatzen jardungo du. Operaren atsedenaldian, pertsona-talde alai bat Lutherren tabernara agertuko da, non hainbat topa egin eta Hoffmann gauza bera egitera animatuko duten. Obaren bigarren ekitaldia hastera doanean, Hoffmann bere amodioen berri ematen hasiko da, maite izan dituen hiru andreren istorioak bata bestearen atzetik kontatuz.

 

I. Ekitaldia Olympiari eskainita dago. Spalanzani irakaslearen alaba da, eta aitak gaualdi aparta antolatu du alaba munduari aurkezteko; neskatoa panpina mekanikoa bada ere, benetako emakumea dirudi. Hoffmann gazteak ezin izan du ondo ikusi, baina zeharo maitemindu da harekin. Nicklaussek iseka egiten dio pasio horregatik; Coppéliusek, aldiz, Spalanzanirentzat panpinaren begiak egin dituenak, adoretu egiten du. Olympiak, gonbidatu zazpiki ugariren aurrean, birtuosismo ezin handiagoko aria bat kantatuko du. Jendetzak abeslari miragarria txalotuko du, baina arrakastak ez du luzaroan iraungo: Coppéliusek mendeku hartuko dio Spalanzaniri, ez diolako enkargua ordaindu, eta, Olympiak ez du lortuko bizirik irautea. Orduan, Hoffman ohartuko da irakaslearen alaba ez zela benetako pertsona, automata hutsa baizik.

 

II. Ekitaldiko protagonista femeninoa Antonia da. Ahots bikaina jaso du amarengandik, baina baita gaitz sendaezina ere: abestuz gero, hiltzeko arriskua du. Aitak, Crespelek, alaba babestearren, musikaren mundutik aldendu nahi du, eta Hoffmannekin egotea debekatuko dio; izan ere, ez du nahi ama zenak bezala amaitzea, hura ere abeslaria. Hala ere, Frantz gazteari esker, Hoffmannek bere maitearekin elkartzea lortu eta haren osasun-egoera jakingo du. Antoniak musikan profesionalki jarduteko eta famaren loriaz gozatzeko ametsa baztertuko du; Miracle Doktoreak, ordea, ama ekarriko dio gogora inoiz ez bezala kantarazteko. Musikaren lilurak bultzatuta, aitaren eta maitalearen aurrean hilko da.

 

Antonia hil ondoren, Hoffmannek uko egin dio maitasunari, eta gozatzeko baino ez da bizi. Halako batean, Veneziara joango da. Hango erregina Giuletta da, III. ekitaldiko protagonista, eta bere gorte fantasmagorikoan bizi da, bere arima kondenatuak, Dapertutto kapitainak, bere gazte kutun Pitichinacciok eta bere miresle dohakabe Schlémilek inguratuta. Hoffmannen harrotasuna mintzeko, Dapertuttok hura limurtzeko eskatuko dio Giuliettari, Schlémilekin egin zuen bezala (orain, gizona itzalik gabe bizi da). Hoffmann berehala geratuko da andrearen xarmen mende, eta haren bikotekide izugarriak Schlémil etsaia hiltzera bultzatuko du. Orduan, Veneziatik alde egin beharko du, baina gortesauak bere isla eskatuko dio maitasun-froga gisa. Eskuratu bezain laster, kanporatu eta iseka egingo dio, Pitinacchiorekin batera. Hoffmannek, amorruak itsututa, gaztea hilko du.

 

Epilogoan, Hoffmannen kontakizuna eta Don Giovanni opera aldi berean amaituko dira. Musak ulertu du Olympia, Antonia eta Giulietta Stellaren gorabeheren erakusgarriak direla. Hoffmannekin haren palkoan elkartzea espero du, baina gizonak ez ikusiarena egingo dio: badaki sufrimendua eta bakardadea direla artearen prezioa. Amaitzeko, Musak istorioaren irakaspena abestuko du: "Maitasunagatik gara apartak, eta malkoengatik are apartagoak".