Larunbata | 2020ko Azaroaren 21 | 19:00-etan |
Asteartea | 2020ko Azaroaren 24 | 19:30-etan |
Ostirala | 2020ko Azaroaren 27 | 19:30-etan |
Astelehena | 2020ko Azaroaren 30 | 19:30-etan |
Funtzio guztiak atzeratu dira
Alzira | Hui He | ||
Zamoro | Sergio Escobar | ||
Gusmano | Juan Jesús Rodríguez | ||
Alvaro | Josep Miquel Ramón* | ||
Ataliba | Emanuele Cordaro* | ||
Ovando | Alejandro del Cerro* | ||
Zuma | Carmen Solís | ||
Otumbo | Gerardo López | ||
Euskadiko Orkestra | |||
Coro de Ópera de Bilbao | |||
Musika-zuzendaria | Daniel Oren* | ||
Eszena eta argiztapena zuzendaria | Jean Pierre Gamarra* | ||
Eszenografia eta jantziak | Lorenzo Albani* | ||
Koruaren zuzendaria | Boris Dujin | ||
Koprodukzioa | ABAO, Gran Teatro Nacional del Perú eta Opéra Royal Wallaonie-Liège | ||
*ABAO Bilbao Operan debutatuko du |
Konkistatzaileen aurkako gerran, Otumbok eta bere gudariek Álvaro gobernadore espainiarra harrapatuko dute. Hura hiltzear direla, Zamoro agertuko da. Tribuko buruzagia zendutzat zuten, baina, nola edo hala, Álvaroren seme Guzmánek eragindako torturetatik bizirik ateratzea lortu zuen. Halere, bere eskuzabaltasunaren erakusle, gobernadoreari onik joaten utziko dio. Otumbok aditzera emango du Zamororen andregai Alzira preso hartu dutela, Liman, aita Atalibarekin batera. Zamoro hara abiatuko da, haiek erreskatatzeko eta espainiarrei mendeku hartzeko asmoz.
Liman, Álvarok gobernadore-kargua Guzmán semearen esku utzi du. Hark bakea egin nahiko du inkekin, eta, Alzira maitearekin ezkonduta, ituna sinatu. Baina Alziraren bihotzak Zamoro besterik ez du maite, eta aitak ere ez du iritziz aldaraziko. Bitartean, Zamorok jauregian sartzea lortu, eta Guzmánek maitaleak ikusiko ditu. Zamoro preso hartuta, hitzarturiko itunaren baldintzak hautsiko ditu. Belauniko, Álvarok inkaren bizia salbatzeko eskatuko dio semeari, hari berea zor diolako, baina Guzmánek ez du keinurik txikiena ere egingo. Oste inkak hirira hurbiltzen ari direla entzutean, orduan erabakiko du Zamoro aske uztea eta aitaren errua garbitzea. Etsai biak gudu-zelaian elkartuko dira berriro.
Espainiarrek inken armada ahuldu eta Zamoro goizean erretzea erabakiko dute. Alzirak bizia barkatzeko eskatuko dio Guzmáni, eta baietz erantzungo dio: berarekin ezkontzen bada, Zamoro aske utziko du. Atsekabeturik, Alzirak gogoz kontra onartuko du eskaintza. Bitartean, espetxeko zaindariak erosirik, Otumbok ihes egiten lagunduko dio Zamorori, baina Alzira eta Guzmán ezkondu egingo direla jakitean, berehala itzuliko da Limara, uniforme espainiarra soinean, ezkontzako gonbidatuen artean ezkutatzeko. Guzmánengana iristea lortu, eta labankada sartuko dio bularrean. Hilzorian datzalarik, Guzmánek, kristau-fedea gogoan, Zamorori barkatu eta Alzirarekin ezkontzea baimenduko dio. Bere azken hatsean, hil aurretik, Álvarori bedeinkapena eman diezaion eskatuko dio.