Lehen Operaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiek, ABAO Bilbao Operak joan den urriaren 25ean antolaturikoek, aitorpena izan dute Berri Onak sarien hirugarren edizioan.
APRTE Euskadiko irrati eta telebistako profesionalen elkarteak Bilbon urtean izandako sei berririk onenak saritzen ditu. Antolatzaileen esanetan, "titular horiek atseginagoa egiten digute bizitza". Agustín Sánchez Lavega astrofisikoa, Athleticeko nesken taldea, Bilbao Basket eta Acambi elkartea ere saritu ditu aurten.
Sari-banaketan, Juan Carlos Matellanes ABAO Bilbao Operaren presidenteak saria eskertu eta APRTE zoriondu zuen, ekimen positibo eta gertuko hau antolatzeagatik.