ABAO Bilbao Operak eta EITBk operari eskainiko diote iraila KULT Operan, euskal telebistak aparteko ekoizpen lirikoen emanaldiak eskaintzeko duen kultur gunean.
Irailaren 12, 19 eta 26an, larunbatetan, 11:00etan, opera hauek emango dira: Werther, Il trovatore eta Tosca, ABAO Bilbao Operaren denboraldietakoak.
Emanaldiak ETB2ren eta ETB ON plataforma digitalaren bidez ikusi ahal izango dira.
Antonio García Gutiérrezen El Trovador draman oinarritua, operak bi argumentu-ildo garatzen ditu: batetik, Azucena ijitoaren mendekua, bere ama eta semea sutan hil ondoren; bestetik, amodiozko triangelu bat, non bi gizon, familia etsaietakoak, Leonoraren maitasuna bereganatzeko lehiatzen diren.
Laukote protagonista abeslari hauek osatzen dute: Ekaterina Semenchuk, Azucenaren rol dramatikoan; Anna Pirozzi, pasioz betetako Leonora pertsonaiaren rol zailean; Celso Albelo Manrico da; eta Juan Jesús Rodríguez, Conte di Luna, zirrara- eta noblezia-uneak eskaintzen dituen antiheroia.
Musikari dagokionez, Francesco Ivan Ciampak Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzentzen du, partitura kartsuan. Bilboko Opera Koruak, Boris Dujinen zuzendaritzapean, indar dramatiko handiko uneak ditu.
Eszena-zuzendaritza Lorenzo Marianiren lana da, estreinaldia Espainian, Veneziako La Feniceren ekoizpen berriarekin. Proposamen zaindua eta intimista, pantaila handi batean hainbat atzealde proiektatzen dira, gaueko giro ekaiztsua sortzen dutenak.