Ion Barbarin

Ion Barbarin

Eszena-zuzendaritza

Aktorea, dantzaria, antzerki-zuzendaria eta operako eszena-zuzendaria, Ion Barbarin Lisarrik Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Nafarroako Antzerki Eskolan, eta gerora prestakuntza hainbat diziplinatan zabaldu du, hala nola interpretazioan, dantza garaikidean, clownean, maskaran eta zuzendaritzan. Bere ibilbidean, bai helduentzako bai haurrentzako antzerki-, dantza- eta oipera-ekoizpen ugaritan parte hartu du. Nafarroako Ganbera Operarekin elkarlanean, familientzako hainbat obratako eszena-zuzendaria izan da, El traje nuevo del emperador eta Un cuento de Navidad lanetakoa, kasu. 2014an, Txori García Uriz aktore eta dantzariarekin batera, AMICO TEATRO konpainia sortu zuen, antzerki fisiko eta keinu bidezkoan eta antzerkiaren eta dantzaren integrazioan espezializatua. Konpainiak berak sortutako ikuskizunak garatzen ditu, helduentzat zein familientzat.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.