Emilio López
Valentzian jaioa (1982), txirula ikasiz ekin zion bere musika-prestakuntzari, eta ondoren kantu-ikasketak egin zituen José Iturbi Kontserbatorioan. Kultur Kudeaketako Teknikaria, Gidoigintza eta Zuzendaritza Zinematografikoko masterra egiten ari da. 2006az geroztik, errejidore, laguntzaile eta eszena-zuzendarikidea da Palau de les Artsen, besteren artean Pier’Alli, Jonathan Miller, Emilio Sagi, Francisco Negrín, La Fura dels Baus, Robert Lepage eta Graham Vick eszena-zuzendariekin elkarlanean, Maggio Musicale Fiorentinon, Bordeleko Operan edo Tolosako Operan.
Lorin Maazel, Zubin Mehta, Riccardo Chailly, Alberto Zedda eta Fabio Biondi zuzendariekin lan egin du, eta Plácido Domingo, Jonas Kaufmann, Maria Guleghina, Carlos Álvarez, Angela Meade, Gregory Kunde eta Daniela Barcellona abeslari ospetsuekin.
Eszena-zuzendaritzan 2017an debutatu zuen, Teatros del Canalen, La malquerida obrarekin. Harrezkero, honako ekoizpen hauek sortu ditu: Píramo e Tisbe, Madama Butterfly, Turandot, Norma (ABAO Bilbao Opera) eta Don Giovanni Carlos Saurarekin; eta El ángel de fuego, Jeanne d’Arc au bûcher, Macbeth eta La bohème lanetan kolaboratu du.Bere azkenaldiko konpromisoen artean aipatzekoak dira Mahagonny Songspiel, La traviata, Carmen, Anna Bolena, Madama Butterfly eta Turandot jaialdi eta antzoki nazional nabarmenetan.