Nadine Sierra eta Xavier Anduaga
Abenduaren 13an, larunbatean, ABAO Bilbao Operak Nadine Sierra soprano estatubatuarra eta Xabier Anduaga tenor gipuzkoarra bilduko ditu Euskalduna Bilbaoko agertokian, nazioarteko opera-panoramako izar garrantzitsuenetako bi, hain zuzen ere, ahotsen eta presentzia eszenikoaren batasun perfektuan.
Marc Leroy-Calatayud maisuaren zuzendaritzapean eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera, Sierrak eta Anduagak, une ahaztezinetako protagonistak eurak, hala nola sopranoaren bisa Roméo et Juliette operan, 2023an, ABAOn lehenbizikoz izan zenean, edo tenorraren emanaldi bikainak La cenerentola, I puritani eta Cossí fan tutte obretan, publikoak ederki ezagutzen dituen operetako aria eta duo enblematikoak abestuko dituzte. Beren ahotsen konbinazio sofistikatuak eta antzezteko dituzten gaitasunen konplizitate dotoreak muturreko pasioz eta ageriko sentimenduz blaitutako kontzertu gogoangarria iragartzen dute.
Nadine Sierra abeslaririk bertutetsuenetakotzat jotzen da, ahots-teknikaren miraritzat, eta aparteko ahots-teknika horrek eraman du, hain zuzen, bel cantoaren Olinpora. Xabier Anduaga, ostera, bere ibilbide arrakastatsuko une oso gozoan dago, mundu osoko eszenatokietan txalotua eta bere ahots miragarriaz entzuleak txunditzen.
Leroy-Calatayud maisuak, antzokirik garrantzitsuenetan lan egin duenak, partituretatik eta orkestratik musikaltasunaren eta ahotsen onena eta nabarmenena lortzeko orduan duen sentiberatasun berezia ekarriko dio kontzertu honi.
La Traviata – G. Verdi
● Orkestra → Overture 4’
● Nadine Sierra → É strano… sempre libera (Aria) 10’
● Xabier Anduaga → De’ miei bollenti spiriti (Aria) 4’
● Sierra & Anduaga → Parigi o cara (Duet) 3’40’’
● Orkestra → Intermezzo 4’ I Pagliacci – R. Leoncavallo
● Nadine Sierra → Ah! Je veux vivre (Aria) 4’ Roméo et Juliette – C. Gounod
● Xabier Anduaga → Ah, mes amis (Aria) 6’ La Fille du régiment – G. Donizetti
● Sierra & Anduaga → Caro Elisir … Esulti pur la barbara (Duet) 6’ L’elisir d’amore – G. Donizetti
DESCANSO
● Sierra & Anduaga → O soave fanciulla (Duet) 5’ La Bohème – G. Puccini
● Orkestra → Intermedio Las bodas de Luis Alonso – G. Giménez
● Xabier Anduaga → “Alare” – Mendi Mendiyan – Jose María Usandizaga
● Nadine Sierra → Me llaman la primorosa (Romanza) 6’ El barbero de Sevilla – G. Giménez & M. Nieto
● Xabier Anduaga → No puede ser (Romanza) 4’ La tabernera del puerto – P. Sorozábal
● Nadine Sierra → I could’ve danced all night (Solo) 3’ My Fair Lady – A. J. Lerner & F. Loewe
● Orkestra → Overture 5’ Candide – L. Bernstein
● Sierra & Anduaga → Tonight (Duet) 3’ West Side Story – L. Bernstein
TOTAL DURACIÒN ESPECTACULO 1 hora y 47 minutos (pausa incluida)
NOTA: Programa susceptible de cambio por parte de los artistas a última hora.