Banner_web_850x960
TXIKI /

Soñando el carnaval de los animales

Sarrerak erosi

Debussyren Fauno baten siestaren preludioa eta Saint-Saënsen Animalien inauteria pasarte ospetsua biltzen dituen kontzertu antzeztua. Enrique Lanzen eta Etcétera konpainiaren txotxongiloek esna amets egitera gonbidatzen dituzte ikusleak, faunokume bat pianoaren ondoan lo dagoen bitartean.

Iraupena: 50 min

Adina: 4 urtetik gora

Familia-saioak: 2026ko azaroak 7 (18:00) eta 8 (12:00, 18:00)

Eskola-saioa: 2026ko azaroak 9 (11:00)

Compositor

Claude Debussy, Camille Saint-Saëns

 

Edades

A partir de 4 años

Kontzertu antzeztua, non umorea eta edertasun estetikoa nagusitzen diren, Debussyren Fauno baten siestarako preludioa lanaz eta Saint-Saënsen Animalien inauteria ezagunaz osatua. Musika jostari horretatik abiatuta, Enrique Lanzek eta bere konpainiak, Etcéterak, formatu handiko txotxongiloak sortu dituzte:  lehoia, dortoka erraldoia, beltxarga, dinosauroa eta elefantea; fauno umetxo batek pianoaren ondoan lo egin bitartean, esna amets egitera eramango gaituzte.

 

Denboraldi honetan ere, ABAO Bilbao Operak eta Bizkaibusek elkarlanean jarraituko dute Bizkaiko gazteen artean garraio publikoaren erabilera eta operarekiko zaletasuna aktibatzeko, «Bizkaibusek operara hurbiltzen zaitu» kanpainaren bidez. Ekimenak mugikortasun jasangarriaren eta ingurumenarekiko errespetuaren inguruko balioak sustatzea du helburu.

Kokapena

Teatro Arriaga

Iraupena

50

azaroa 2026