JUAN CARLOS MATELLANES, ÓPERA XXI-EKO PRESIDENTE

JuanCarlosMatellanes

ABAO Bilbao Operako presidentea, Juan Carlos Matellanes, ÓPERA XXIeko presidente izendatu dute, Espainiako antzoki, jaialdi eta denboraldi liriko nagusiak biltzen dituen elkartekoa, hain zuzen ere. Erreleboa aho batez onartu zen Sevillako Maestranza Antzokian egindako Batzarrean, non erakundeko Zuzendaritza-batzorde berria ere eratu zen.

Juan Carlos Matellanesek Isamay Benavente Zarzuela Antzokiko zuzendaria ordezkatuko du karguan, hura bi agintaldi jarraian arduratu ondoren elkarteko zuzendaritzaz.

Zuzendaritza-batzorde hautatu berrian, Juan Carlos Matellanesekin batera herrialdeko erakunde liriko garrantzitsuenetako batzuen ordezkariak egongo dira, hala nola Gran Teatre del Liceu, Errege Antzokia, Zarzuela Antzokia, Palau de les Arts, Cervantes Antzokia, Castell de Peralada Jaialdia, Maestranzako Antzokia, Òpera de Catalunya, Amics de s ‘Òpera de Maó eta Arriaga Antzokikoak.

ÓPERA XXIek antzoki, jaialdi eta denboraldi lirikoen arteko lankidetza indartzeko lan egiten du, bai eta esperientzien eta jardunbide egokien trukea sustatzeko, eta Espainiako opera eta zarzuela garatzen eta zabaltzen laguntzeko ere.

Batzarrean, halaber, elkarteak ÓPERA XXI sarien IX. edizioa deitzea erabaki zuen, 2025-2026 denboraldian Espainian izandako jarduera lirikoaren onena aitortzeko. Sari-banaketa 2027ko ekainaren 26an egingo da A Coruñan, A Coruñako Operaren Lagunen Elkartearekin elkarlanean.

Egun, ÓPERA XXIek Espainia osoko 26 antzoki, jaialdi eta opera-denboraldi egonkor biltzen ditu, eta, gainera, nazioarteko bi ohorezko kide ditu: Buenos Airesko Colón Antzokia eta Lisboako São Carlos Antzoki Nazionala.