ABAO Club Deportivo Bilbao akordioa

IMG_0534

ABAO Bilbao Operak eta Club Deportivo Bilbaok kultura Bilboko gizarteari hurbilduko diote

ABAO Bilbao Operak eta Club Deportivo Bilbaok lankidetza-hitzarmena berritu dute beren arteko aliantza berresteko, biek partekatzen dituzten balioetan oinarritua: Bilborekiko konpromisoa, kulturaren sustapena, gizartearen parte-hartzea eta hiriko elkarteen bizitza sendotzea, besteak beste. 

Akordioari esker, Club Deportivo Bilbaoko bazkideei opera eta kultur jarduera gerturatzeko ekimen bateratuak garatzen jarraituko dute, eta, horrela, hiribilduaren gizarte-ondarea osatzen duten bi erakunde historikoen arteko loturak indartu egingo dira.

Erakunde biek, herritarrei zerbitzu emateko jardunean ibilbide luzea izateaz gain, harreman estua dute Bilboko gizarte-sarearekin. Nork bere jarduketa-alorretik, topaketarako, bizikidetzarako eta partaidetzarako guneak sustatzeko lan egin dute, kultura eta kirola kohesio eta ongizate kolektiborako tresnatzat jota.

Hitzarmena izenpetzeko ekitaldian, bi erakundeetako ordezkariek balio berak dituzten eta Bilborekin lotura sakona duten erakundeen arteko lankidetza egonkorraren garrantzia nabarmendu dute. «Kultura funtsezko elementua da gizarte irekiagoa, partizipatiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko, eta hitzarmen honek norabide horretan lan egiten jarraitzea ahalbidetzen digu», adierazi du ABAO Bilbao Operak. Bestalde, Club Deportivo Bilbaok azpimarratu duenez, «akordio hau berritzeak kultura sustatzeko eta hiriko gizarte-erakunde nagusiak lotzen dituzten harremanak indartzeko dugun konpromisoa berretsi du».