ABAO Basque Musikaste jaialdiak aretoak betez debutatu du Euskadin
ABAO Bilbao Operak ABAO Basque Musikaste musika klasikoaren nazioarteko jaialdi berria estreinatuko du ekainaren 3tik 9ra, Bilbon, Gasteizen eta Donostian ganbera-kontzertuak eta errezitalak eskainiko dituena.
Lehen edizioak harrera bikaina izan du: bai jaialdia inauguratzeko errezitalean, Gasteizen, bai Elkarte Filarmonikoaren kontzertuan, Bilbon, aretoa beteta dagoela adierazteko kartela eskegi da.
Jaialdiak nazioarteko ospea duten musikariak bilduko ditu, hala nola Kyōhei Sorita eta Steven Lin Solana pianistak, Boris Borgolotto biolinista eta Quatuor Arod hari-laukotea, eta denek ere errepertorio klasikoko obra famatuak eta musika-ikuspegi berriak uztartzen dituzten programak joko dituzte.
Kontzertuez gain, ekimenaren barruan prestakuntza-jarduerak egingo dira, Musikenerekin elkarlanean; eta, jaialdiari amaiera emateko, gala bat izango da Guggenheim Bilbao Museoan.
Proiektu honekin, ABAOk bere kultur jarduera zabaldu du, musika klasikoa publiko-mota gehiagori hurbiltzeko helburuz, eta Euskadi nazioarteko musika-programazioko erreferente gisa finkatu du.