La princesa árabe
Juan Crisóstomo Arriaga bilbotarraren musikaz osatutako opera honek Jamil ahots ederreko arrain-saltzaile gaztearen eta Amirah printzesa apetatsuaren istorioa kontatzen du. Nafarroako Ganbera Operak ikuskizun ikusgarria dakar ekoizpen honetan, kolorez, misterioz eta magiaz betea.
Iraupena: 70 min
Adina: 6 urtetik gora
Familia-saioak: 2027ko martxoak 13 (18:00) eta 14 (12:00, 18:00)
Eskola-saioa: 2027ko martxoak 15 (11:00)
Juan Crisóstomo de Arriaga bilbotarraren musikarekin, opera honek Jamil ahots ederreko arrantzale gazteari eta Amirah printzesa ederrari buruz hitz egiten digu. Elkarrekin oztopo ugari gainditu beharko dituzte, baina dena aterako da ondo benetako maitasunaren garaipenari esker.
Gaztelaniazko opera, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.
Denboraldi honetan ere, ABAO Bilbao Operak eta Bizkaibusek elkarlanean jarraituko dute Bizkaiko gazteen artean garraio publikoaren erabilera eta operarekiko zaletasuna aktibatzeko, «Bizkaibusek operara hurbiltzen zaitu» kanpainaren bidez. Ekimenak mugikortasun jasangarriaren eta ingurumenarekiko errespetuaren inguruko balioak sustatzea du helburu.