Nor garen
Denok gara abao
Izan ere, Operaren Lagunen Bilboko Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua baino gehiago da, opera maite dugun guztiok osatutako komunitatea ere bada. Kudeaketa-eredu eraginkor eta iraunkorraren bidez, Euskadiko eta Estatuko kultur sektoreko ezinbesteko kide bihurtu gara.
Gure denboraldiak irmotasunez eta maitasunez programatzen ditugu, bikaintasuna gogoan beti, eta horrek nazioarteko proiekzioa izatera ez ezik, antzoki eta opera nagusien maila berean egotera ere eraman gaitu. Konpromiso hori gure kolektibo osoaren elkarlanari esker betetzen dugu, alegia, bazkideen, mezenasen eta babesle pribatuen lankidetzari esker. Horrela bakarrik berma dezakegu dagoeneko 82.000 ikuslerengana baino gehiagorengana iristen den proposamen orekatua.
ABAO datutan
ABAO Bilbao Operan, egungo esparru soziokulturalean nahitaezko eragilea izateaz gain, aberastasuna, kontsumoa eta enplegua sortzen ditugu gure jarduera nagusia garatzen dugun ingurunean.