Precio bereziak
Taldeentzako deskontuak
Deitu eta kontatu zure kasua. Neurrira egindako aurrekontua proposatuko dizugu, ikuskizunaren, emanaldi-egunaren eta lagun-kopuruaren arabera.
Puedes contactarnos mediante correo electrónico admonc@abao.org o llamando al teléfono: +34 682 45 31 25.
Azken minutuko sarrerak
Emanaldi-egunean bertan jartzen dira salgai, prezio murriztuan. 35 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat dira, eta egun horretan bertan eros daitezke Euskalduna Bilbaoko leihatilan, 17:00etatik aurrera.
Gazteen prezioak
Gaztea bazara, gozatu prezio onenekin eta besaulkirik onenekin zure adinaren arabera, 25 urte arte eta 26-30 urte arte.
Hurrengo deskontuetarako, onuradun-izaera egiaztatzeko agiri bat aurkeztu beharko da.
Deskontuak ez dira pilagarriak, eta leihatilan bakarrik aplikatuko dira.
BBVA akziodunak
Sarrera bereziak, % 15eko deskontuarekin. Denboraldiko opera guztietarako balio dute, Opera Berri-rako salbu, bai eta entseguetarako eta ABAO Txiki-ko programaziorako ere. Deskontua 912 24 98 21 telefono-zenbakira deituz lortzen da, ABAOren bulegoetan aurkeztu beharko den kupoia eskuratzeko.
El Correo egunkariaren harpidedunak
Egunkariaren harpidedun guztiek % 10eko deskontuaz goza dezakete sarreran.
Arriagaren Lagunak
ABAOko bazkideen eta Arriaga Antzokiaren lagunen artean elkarrekiko deskontu-sistema dugu. Zehazki, ABAOk % 10eko deskontua eskainiko die Arriagaren lagunei denboraldiko opera bakoitzaren bigarren eta laugarren emanaldieta.
Kide ugariko familiak (Hirukide)
Opera-denboraldian, % 5eko deskontua eskaintzen dugu sarreretan, Opera Berri-n barne. ABAO Txiki-ko programaziorako, helduen sarrerek haurrenen prezio bera izango dute.
Lagundu ABAOORI
Parte hartu gure babes- eta mezenasgo-programetan, eta lotu zure enpresa gure balioekin.