Gure historia

Operaren lagunak1953tik

Operaren Lagunen Elkartea XX. mendeko 50eko hamarkadaren hasieran sortu zen, generoa Gerra Zibilaren ostean jasaten ari zen krisia arintzeko asmoz. Harrezkero, bazkide, mezenas eta babesleei esker, opera dagokion lekura eraman besterik ez dugu egin ABAOn. Ondorioz, asko hazi gara, bai programako proposamen-kopuruari bai operaren inguruko jarduera- eta ekitaldi-oparotasunari dagokienez.

Urte hauetan guztietan, funtsezko aldaketak bizi izan ditugu opera egiteko eta ikusleei hurbiltzeko moduan, baita hari buruz pentsatzeko eran ere. Gure gizartearen modernizazioari eta bilakaera ekonomikoari esker, hala nola gure kolektiboaren lan nekaezinaren ondorioz, opera gero eta hurbilago dago biziki maite duten ikusleengandik, eta, aldi berean, publiko hori gero eta zabalagoa da urtetik urtera.

Digitalizazioak, sare sozialek eta mundu-mailako pandemia batek ere geure burua egunero berrasmatzera bultzatu gaituzte, eta, horrekin batera, egin dugun urrats bakoitzean opera birdefinitzera.

Jakin badakigu asko dugula egiteko, opera sekula ez dela egun baino biziago eta aldaketara irekiago egon, baina gure erakundeak 70 urteko historiaren bermea dauka. Orain, inoiz baino gehiago, ABAOAGO GARA.

Gure kontakizuna mugarritan

1953

ABAO sortu eta Lehen Opera Jaialdia egin zen, Pucciniren Tosca taularatuta
timeline-01

1989

Programa Didaktikoa abiatu zen

1990

Lehen Opera denboraldia, irailetik maiatzera.

1991

Eusko Jaurlaritzak Onura Publikoko Erakunde izendatu zuen ABAO.
timeline-02

1999

Coliseo Albiatik Euskalduna jauregira lekualdatzea onartu zen.
timeline-03

2000

500. emanaldia, Verdiren Aida oholtzan.

2006

Tutto Verdi proiektuaren eta Opera Berri programaren hasiera.

2015

Ópera y + programaren hasiera Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean

2018

1.000. emanaldia, emankizun bat bera ere bertan behera utzi gabe

2020

Denboraldia eten, pandemiagatik, eta ABAO etxean programa hasi zen

2022

Tutto Verdi proiektuaren amaiera Alzira operaren emanaldiarekin

Laburpenak hostorikoa

Resumen histórico ABAO

1953 – 2020

Histórico ABAO Txiki

2025 – 2020
Sala del teatro Euskalduna de Bilbao, sede de las funciones de ópera de ABAO

Lagundu ABAOORI

Parte hartu gure babes- eta mezenasgo-programetan, eta lotu zure enpresa gure balioekin.

ABAO-OLBE
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.