AURKEZPENA
Pedro eta Otsoa, Sergu茅i Prok贸fievena, izango da denboraldiko lehena, azaroaren 23an, 24an eta 25ean, adimenari eta ausardiari buruzko istorioa ekarrita. Euskarazko lan honetan, Enrique Lanzen Etc茅tera konpainiaren ekoizpenean, musika eta txotxongilo argitsuak dira benetako protagonistak, eta haurrei orkestra bateko instrumentuak erakusteko sortuta dago, Pedroren istorioaren bitartez, alegia, bere asmamenarekin eta adorearekin otsoa ehizatzeko gai izan zen haurra ezagutaraziz.
Euskarazko ikuskizuna, gaztelaniazko gaintituluekin.
Adina: 4 urtetik gora
FITXA ARTISTIKOA
TALDE ARTISTIKOA
MULTIMEDIA
SINOPSIA
Ipuin tradizional honetan, musikaren eta txotxongilo argitsuen laguntzarekin, haurrek orkestra bat osatzen duten instrumentuak ezagutu ahal izango dituzte. Istorioan, Pedro umeak, adimentsu eta ausartak, otsoa ehizatzeko gai izango denak, besteak eta talde-lana errespetatzearen garrantzia erakutsiko digu. Horretarako, ikuskizunean une dramatiko desberdinak tartekatuko dira, batzuk suspensezkoak eta beste batzuk umoretsuak, eta giro magikoak amestera eta imajinatzera gonbidatuko gaitu, hitzen, musikaren eta formen bitartez.
Euskarazko ikuskizuna, gaztelaniazko gaintituluekin.
Adina: 4 urtetik gora