HELBURUA:
Opera gazte zein heldu guztiei hurbildu nahi diegu hobeto ulertzeko eta musika bikainenak eragiten dituen emozioak goza ditzaten.
JARDUERAK:
Hitzaldi didaktikoak
Istorio dibertigarriz jasotako bideo-saio didaktiko baten bidez, operarekiko lehen harremana gauzatuko dugu: abeslariak, orkestra, abesbatza, figuranteak, eszenografia,...
Bisitaldi gidatuak opera baten muntaketa ezagutzeko
Aldageletatik eta dekoratu artean paseatuz, ekoizpen handiko protagonistak izateko sentsazioa edukiko dugu, opera baten atzean dagoen lana ezagutzearekin batera.
Bisitaldi gidatuak entsegu orokorren aurrekoetara
Entsegua hasi aurretik, atze-oihalaren beste aldera joango gara, bertan makillatzaileak, jostunak eta makinariak ikusiko ditugu azken ukituak ematen, dena bikain atera dadin; gero, lan horren emaitzarekin gozatuko dugu.
ABAO TXIKI (ikasleentzako opera)
Ikasgelako aurreko saio batzuen ostean eta material didaktiko interesgarria erabilita, ikasleak eskola-ordutegian opera antzezpen batera joango dira, berariaz haientzat prestatua.
Gure programa didaktikoan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu inskripzio-formularioa edo deitu 94 435 51 00 (2. luzapena) telefonora, eta elkarrekin ekingo diogu opera ezagutzeari.
Beste edozein kontutarako, jo p.didactico@abao.org helbidera.