olbe :: historikoa

XXXVI Festival 1987


SAMSON ET DALILA
C. SAINT-SAËNS
eskuko egitaraua
scena
Antzezpenak
1987ko irailaren 09, 20:00-etan
1987ko irailaren 12, 20:00-etan

L ITALIANA IN ALGERI

 

Kokapena: Aljerian, XVIII. mendearen bukaeran.

 

I. EKITALDIA

Mustafa beiaren jauregiko areto batean, Elvira, haren emaztea, goibel agertzen da, hark maite ez duelako. Zulma esklaboa kontsolatzen saiatzen da, eunukoek esan arren "emakumeak sufritzeko baino ez direla jaiotzen". Beiak, Halyk iragarrita, kargu hartzen die euren negarrengatik eta emakumeei dien maitasuna adierazten du. Beste bertaratuek, era berean, berari egiten diote errieta gutizi horiengatik guztiengatik.

 

Bere esklaboez nekatuta eta bere emaztea alde batera utzi nahian, Mustafak Lindoro bere esklabo italiarrarekin ezkondu nahi du emaztea, eta berak maitale italiar batekin probatu. Horretarako, Halyri bat ekartzeko enkargua egiten dio. Lindorok Italiara itzultzeko nahia abesten du, bere maitearekin egon ahal izateko, baina Mustafak dohain asko dituen emakumea agintzen dio, uko egin ezin izango diona.

 

Itsasertzean, ekaitz bortitz baten ondoren, kortsarioen altxorren artean, Isabella dago, Italiatik Lindororen bila atera zena. Kortsarioek Taddeo ere harrapatu dute, Isabellak osaba gisa aurkezten duena. Isabella eta Taddeo elkarrekin gogaitu dira, baina biek ulertzen dute euren burua salbatzeko itun bat behar dutela, eta elkar hartzen dute.

 

Jauregiko areto txiki batean, Lindorok eta Elvirak uko egiten diote beiak bikote bihurtzeko duen desioari, Zulmak nahi hori bete dezaten ahaleginak egiten baditu ere. Hortaz, Elvira Lindorori eskainia zaio, beiak azkenean emaztea alde batera utzi ahal izateko, eta onartuz gero, Lindorori promesten dio askatzea eta Zulmarekin batera Italiara itzultzea.

 

Halyk kortsarioek italiar eder bat harrapatu dutela jakinarazten dio beiari, Isabella dela esan barik. Mustafak bere nahiak lortzeko aukera ikusten du hor, baina esaten du beste musulmanei erakutsi nahi diela nola menderatu atzerritar bat. Jauregiko areto handian, Isabella sartzen denean, eunukoek zartailua gomendatzen dute emakume ederrentzat. Gero, Isabellak eta Mustafak, bakoitzaren arrazoiak direla-eta, elkarri desafio egitea erabakitzen dute. Beiak, Isabellaren bitartekotzaren ondorioz, Taddeo egon dadin baimentzea erabakitzen du, eta hau ohartu egiten da maitasunari dagokionez beste etsai bat duela harengan.  

 

Elvira, Lindoro eta Zulma agur esatera sartzen dira. Isabellak eta Lindorok elkar ezagutzean, musulmanek begiratzen diete bien harridura ulertu barik, baina Taddeok ulertu egiten du zer gertatzen ari den. Mustafak Elvira aurkezten dio Isabellari, eta honek Mustafaz libratzeko behar duen argumentua ikusten du hor, eta aldi berean, Lindoro bere esklabo izendatzeko eskatzen du. Hain da handia nahasmena, non denak buruko minez geratuko diren.

 

II. EKITALDIA

Berriz ere jauregiko areto txikian denek egiaztatzen dute maitasunak beia garaitu duela eta italiarra askoz ere zuhurragoa dela. Mustafak Isabellari hitzordu baterako gonbidapena eraman diezaiotela agintzen die Elvirari eta Zulmari. Isabella, bestalde, kexu da Lindoro desleial jokatzen aurkitu omen duelako eta Elvirarekin duen harremana aurpegiratzen dio. Baina biek Veneziarantz aterako den itsasontzian elkarrekin ihes egitea erabakitzen dute.

 

Taddeo erditik kentzeko, Mustafak Kaimakan Nagusia izendatzea erabakitzen du, nahiz eta hautatuak gertatzen ari denari buruz ezer ulertzen ez duen eta izendapenari ezetz esatea ere pentsatzen ari den. Gela dotore batean, Isabellak beiaren gonbidapena jaso eta hiru laguneko hitzordua proposatzen du, Elvira barne. Musulman biak ezkutatu egiten dira, Isabellaren jarraibideen zain. Gizonak sartzen dira eta erreakzio ezberdinak dituzte haiek janzten ikustean: Mustafak lizunkeriaz, Taddeok eta Lindorok suminduraz.

 

Mustafak Isabella ekartzeko agintzen dio Lindorori, eta Taddeori doministiku egin bezain laster bakarrik uzteko. Taddeok eta Mustafak jakindakoen berri ematen diote elkarri beraiei barre egiten dieten Isabella eta Lindororen aurrean. Baina italiarrak ez dio seinaleari kasurik egiten. Isabellak Elvira ekartzen du, eta orduan Mustafak ulertzen du Isabella iseka egiten ari zaiola. Jauregiko gela txikian, Halyk uste du bere nagusia oker ari dela Isabellari ematen dion tratuarekin, eta emakume italiarrei buruz duen iritzi orokorra adierazten du.

 

Lindorok Isabellarekin ihes egiteko plana ezagutarazten du, eta Taddeok esaten du ez dela Isabellaren osaba, senargaia baizik. Taddeok ez daki berarekin hitz egiten ari den gazte italiarra Isabellaren maitalea denik, eta biek batera Mustafa konbentzitzen dute Isabellak hain sakonki maite duela, non bere pappataci (jan eta ixo) bihurtzea erabaki duen, horren betebeharrak azalduta: lo egitea, jatea eta edatea.

 

Jauregiko gela handian Isabellak beiaren esklabo italiar guztiak askatu nahi dituenez, gudaroste abertzale txiki bat antolatzen du. Taddeok pentsatzen jarraitzen du Isabellak egiten duen guztia beragatik egiten duela, eta Mustafa pozik dago Pappatacien ordenan hain azkar sartzeagatik. Isabella buruzagi daukaten italiarrak itzultzen dira, baina oraingoan pappataci gisa, eta beiari jantzi berak jartzen dizkiote. Isabellak beia eta bere senargaia behartzen ditu pappatacien betebeharrak bete ditzaten eta lehen erritotik igaro daitezen: jatea, edatea eta isilik egotea.

 

Ontzia itsasoratzeko prestatzen ari denean, Isabellak eta Lindorok elkar agurtzen dute, Taddeo esklabo italiarraren nortasunaz jabetzen da, eta abisua ematen dio Mustafari, baina honek erritoarekin tinko jarraitzen duenez, Taddeok erabakitzen du beste italiarrekin batera ihes egitea. Musulmanek uste dute beia zoratu egin dela eta ulertzen dute italiarrek irabazi egin dutela. Mustafak beranduegi erreakzionatzen du eta, italiarrez nazkatuta, emaztearekin bueltatzea erabakitzen du. Bi bandoek agur esaten diote elkarri, emakume batek, nahi izanez gero, denekin ahal duela egiaztatuta.

 

 

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2013. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta. | LEGEZKO OHARRA

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

ohar garrantzitsuak

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2013ko Ekaina mes siguiente
A A A O O L I
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako