olbe :: historikoa

1990-1991


LA SONNAMBULA
V. BELLINI
eskuko egitaraua
scena
Antzezpenak
1990ko irailaren 17, 20:00-etan
1990ko irailaren 20, 20:00-etan
1990ko irailaren 23, 20:00-etan

Don Carlo

 

I. EKITALDIA

I. Zatia: Yusteko monasterioko klaustroan, egunsentian, monje batek otoitz egiten du Karlos V.aren hilobiaren ondoan. Elizan, monjeek hildako enperadorearen arimaren salbazioaren aldeko salmoak eta otoitzak abesten dituzten bitartean, monjeak haren giza ahultasunak aipatzen ditu. On Karlo agertzen da, kexuka bere aita ezkondu delako Frantzian ezagutu eta emaztetzat agindu zioten emakumearekin. Hori dela-eta, monjeak dio lurreko borrokak soilik zeruan amaitzen direla. Izututa, infanteak aitonaren mamua ikusi uste du. Posa iristen da eta esaten dio herri flandestarrak salbatzaile gisa aldarrikatzen duela. On Karloren aztoramenduaz konturatzen denez, hark orain ama duen Elisabetekiko sentitzen duen maitasuna aitortzen du. Posak iradokitzen dio Flandesera abiatzea eta matxinada zuzentzea. Erregea eta erregina klaustrotik pasatzen dira.

 

II. Zatia: Lorategian, ohorezko damak Eboliko printzesak abestutako kanta alai bat entzunez jostatzen dira. Erregina agertzean, Ebolikoa haren minaz ohartarazten da. Posa iristen da, Tebaldok lagunduta, eta erreginari amaren eskutitz bat ematen dio On Karloren isilpeko ohar batekin batera. Elisabetek oharra ezkutuan irakurtzen duen bitartean, Posa eztabaidatzen aritzen da printzesarekin.

Bestaldetik, Ebolikoak bere buruari galdetzen dio ea On Karlo berarekin maitemindu ote den. Azkenean, Posak lortzen du erregina On Karlorekin elkarrizketatzea, Gizona iristen denean,  bertan daudenak pixkanaka badoaz, erreginarekin bakarrik uztearren. On Karlok eskatzen dio bere alde egin dezan, Flandesera joan ahal dadin. Elisabetek, kezkatuta, bere ohoreari eusten dio, eta gatazka edipikoa eragiten dio. Erregea agertzen da eta erregina laguntzailerik gabe aurkitzen duenez, haserre, Aremberg-eko kondesa kanporatzen du. Erregina saiatzen da haurtzaroko laguna kontsolatzen. Posa, behin erregearekin bakarrik dagoela, Flandeserako errukia eskatzen du, baina Filipek bere zapalketa odoltsua defendatzeaz gain, matxino idealista Inkisidoreei salatzen die. Gero, erregeak bere sentimenduak adierazten dizkio, eta eskatzen dio erregina eta infantea zelatatzeko.

 

II. EKITALDIA

I. Zatia: Madrilen, erreginaren lorategietan, gau argi batean, On Karlo Elisabeten zain dago, honek ohar baten bidez deitu diolako. Emakume maskaratu bat agertzen da eta laudatzen hasten zaio. Bakarrik maskara kentzen duenean konturatzen da Ebolikoa dela, Karloren maitasunaren zain zegoena. Emakumea, gizonaren kontrako erreakzioa ikusita, konturatzen da horren gorespenak erreginarentzat zirela. Posa agertzen da eta saiatzen da Ebolikoa konbentzitzen Karloren hitzak eromenaren zantzua direla, baina Ebolikoak aitortzen du minduta dagoela eta erreginaren eta infantearen mendekua hartzeko prest dagoela. Posak sastakatzeari uko egiten dio, eta Karlok bere dokumentu sekretuak ematen dizkio bere babesleari.

 

II. Zatia: Atotxako Andra Mariren elizaren aurreko plazan, herria eta domingotarrak pozarren daude autofedea dela-eta. Guztiak elizako ateen aurrean bilduta, erregea agertzeko eskatzen dute. Filipe elizatik ateratzen da bere errege izaerako ikur guztiak jantzita. On Karlok diputatu flandestarrak errege aurrera daramatza, baina horrek erruki eskaerari uko egiten dio. Karlok erregeari Flandeseko gobernua eskatzen dio, eta ezpata ateratzen du, baina inor ez da ausartzen berari arma kentzen. Bakarrik Filipek semeari ezpata eskuan aurre egiten dionean Posak kentzen dio arma infanteari. Herriak eta fraideek bozkariozko abestiei ekiten diete berriro, eta atzean heretikoak kiskaltzen direneko sugarrak ikusten dira.

 

III. EKITALDIA

I. Zatia: Madrilen, erregearen kabinetean, egunsentian Filipe bere buruarekin eztabaidatzen ari da. Onartzen du Elisabetek ez duela inoiz maitatu. Inkisidore Nagusia iristen da, erregeak deitu diolako infantea tratatzeko moduari buruz aholkatu dezan. Zigorrik gogorrena ezarri nahi dio, baina ez daki Inkisizioaren oniritzia izango ote duen, jakin nahi du ea semea hiltzea agindu dezakeen eta naturaren ahotsa isilarazi. Inkisidoreak baimen jainkotiar guztiak ematen dizkio, baina horren truke Posaren burua eskatzen dio, erregeak hasieran ezetz esaten dio, eta Inkisidore Nagusiak alde egiten du.

Elisabet sartzen da bitxiontzi txiki baten lapurreta salatzeko. Erregeak dauka eta berak irekitzen du. Erreginari galdetzen dio ea zergatik bertan dagoen infantearen erretratu bat eta azkenean adulterioa leporatzen dio. Ebolikoa konturatzen da erreginaren eta infantearen kontra egindako salaketaren ondorioez; Filipe konbentzitzen da erregina fidel izan zaiola; Posak ikusten du erregea ahultasun egoeran dagoela; Elisabetek uste du galduta dagoela. Ebolikoak aitortzen dizkio Elisabeti bitxiontziaren lapurreta, salaketa faltsua eta erregearekiko lilura. Bere emakumetasuna madarikatu eta Karlo heriotzatik salbatzea erabakitzen du.

 

II. Zatia: Espetxean, On Karlo lur jota dago, eta uste du bakarrik Posak Flandesko herria salbatu lezakeela. Hala ere, Posa saiatuko da infantea salbatzen, Flandeseko matxinadako sutatzailearen inguruan erregearen susmo txarrak berarenganantz desbideratuz, baina hil egiten dute On Karlo espetxean bisitatzen ari dela. Filipek min handia sentitzen du, eta saiatzen da semearekin adiskidetzen, baina horrek errefusatu egiten du. Erregeari damutzen zaio Inkisizioaren aurrean izandako ahultasuna. Jendetzak, erregearekin haserre, Infantea nahi du. Bakarrik Inkisidore Nagusia agertzean baretzen da egoera.

 

IV. EKITALDIA

Yusteko monasterioko klaustroan, Karlos V.aren hilobitik gertu, gau argi batean, Elisabet infantearen zain dago. Flandesera joango da eta atzean geratuko dira euren lehen topaketaren eta maitasun zaharraren oroitzapenak. Elkarri esaten diote agur, berriro zeruan elkartu arte. Betebeharra eta ohorea nagusitzan zaizkio maitasunari. Erregea eta Inkisidorea agertzen dira, sakrifizio bikoitza eskatzeko: Posarena ez ezik, Karlorena ere bai. Soldaduak Karlo atxilotzen saiatzen direnean, oraingo honetan guztiok ezagutzen duten Karlos V.aren mamua agertzen da eta berarekin darama infantea.

 

 

 

 

 

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2013. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta. | LEGEZKO OHARRA

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

ohar garrantzitsuak

Operari buruzko hitzaldiak

 

Denboraldi honetan, gure web-gunearen bidez entzun ahal izango dira opera bakoitzari buruzko hitzaldiak. ABAO-OLBEk bere bazkideen eta zaleen eskura jarri duen zerbitzu berria. Esteka hitzaldi bakoitzean sartuz egongo da eskuragarri.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2013ko Maiatza mes siguiente
A A A O O L I
12345
6789101112
13141516 17 18 19
20 21 2223 24 25 26
27 28293031
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako