denboraldia :: Opera
LUCIA DI LAMMERMOOR
Gaetano Donizetti
eskuko egitaraua
Informazio gehiago

 

LUCIA DI LAMMERMOOR

 

Kokapena: Eskozian, Ravenswoodeko gazteluan, iraganeko zehaztu gabeko data batean.

 

I. EKITALDIA

Irteera

Ravenswoodeko gazteluko lorategietan Normannok eta gazteluko biztanleek iragartzen dute gutxi barru sekretu bat jakinaraziko dela. Enrico haserre agertzen da bere arreba Luziak, Ashton familiaren gainbehera geldiarazteko bere borondatearen kontra Arturoren emaztegai bihurtuta, horrekin ezkondu nahi ez duelako, bitartean Edgardo, Enricoren betiko etsaia, bere burua sendotzen ari da. Normannok jakinarazten du Luzia iraganean zezen batetik salbatu zuen gizon batekin maiteminduta dagoela, Edgardorekin, hain zuzen. Ehiztariek Normannoren istorioa berresten dute. Enricok zin egiten du bikotearen maitasuna odolarekin itzaliko duela eta haren sumina itzaltzeko kapilauaren ahaleginek ez dute ezertarako balio.

 

Iluntzean, jeloskortasunaren ondorioz familian izandako erailketa baten istorioa kontatzen du Luziak. Sastakaia batekin hildako emakumearen gorpua iturriaren hondoan egongo litzateke eta Luziak esaten du haren mamua ikusi duela. Alisak seinale txartzat jotzen du eta Edgardorenganako maitasuna alde batera utz dezan presionatzen du Luzia. Edgardo agur esatera etortzen zaio Luziari, Eskoziako interesak Frantziatik defendatzeko asmoa duelako. Hala ere, itsasoratu baino lehen Luziarekin ezkontzeko mandatu egin nahi dio Enricori, eta harekin adiskidetu, bere aitaren heriotzaren mendeku familia horren odolarekin hartuko zuela zin egin bazuen ere. Maitale biek eraztuna ematen diote elkarri, eta ezkondu egiten dira, Jainkoa eta zerua lekuko direla. Jarraian, agur esaten diote elkarri.

 

II. EKITALDIA

Eztei-kontratua

Normannok Luzia iritsi dela iragartzen du hura eta Arturo Bucklawen arteko ezkontzako gonbidatuen aurrean. Enricok denborak eta gezurrezko informazioek Edgardorenganako maitasuna itzaliko dioten itxaropena dauka.

 

Luzia atarian gelditzen da, buruko nahasmena erakusten duten zantzu argiekin, eta Enricori leporatzen dio zorroztasun ankerraz tratatzea. Luziak eusten dio Edgardorekiko konpromisoari, Enricok Normannori eskatu dion gutun batean agertzen diren berri faltsuei, Arturoren etorrerari eta nebaren jazarpen moralari aurre eginez.

 

Raimondok Edgardoren berririk ez izatea Luziarenganako fideltasun ezaren aitorpentzat jotzen du, eta bi maiteminduen ezkontza belztu egiten du. Baina ama zena eta neba aipatuta baino ez du lortzen Luziak jarrera aldatzea, bere leinuaren mesederako sakrifikatu dadin eta gogoz kontra Arturorekin ezkontzea onar dezan.

 

Arturok Luziari buruz galdetzen du gazteluan eskaintzen zaion ongietorrira iristen denean. Enricok azaltzen dio Luziaren malenkonia amaren heriotzaren ondorio dela. Arturok badu Luzia eta Edgardoren arteko harremanaren inguruko zurrumurruen berri, baina ez dago azalpen gehiagorako astirik. Senarra izango duenaren aurrean ere, Luziak uzkur jarraitzen du konprometitzeko eta eztei-kontratua sinatzeko.

 

Sinatzerakoan, Enricok bultzatuta, zarata bat entzuten da sarreran. Edgardo sartzen da eta Luziak konortea galtzen du. Edgardok Luziaren harraren seinale argiak onartzen ditu, Enricori bere ergelkeria damu zaio eta Luzia, Raimondo eta Arturo gertakizunek izututa agertzen dira. Alisak eta gazteluko biztanle guztiek Luziaren egoera deitoratzen dute, baina azkenean Enricok eta Arturok aurre egiten diote Edgardori. Kapilauak bakea eta isiltasuna ezartzen ditu. Luziak kontratua sinatu ostean, Edgardok elkarren konpromisoaren eraztuna botatzen dio, berea eskatzen dio eta, jaso ondoren, zapaldu egiten du. Denak jartzen dira Edgardoren kontra, Luzia izan ezik.

 

III. EKITALDIA

Arrazoi galdua

Edgardo, bakarrik, esnatu egiten da lozorro malenkoniatsutik. Norbait zaldiz hurbiltzen entzuten du, Enrico da. Desafio egiten diote elkarri eta ekaitzak durunda egiten duen bitartean, gorputzez gorputz borrokatzeko hitzordua adosten dute: goizaldean, Ravenswoodeko hilerrian.

 

Gazteluko areto handian ezkontza ospatzen da, baina Raimondo iritsi eta denei kontatzen die eztei-logelan Luziak bere sastakaiarekin Arturo hil duela. Kapilauak uste du Luziak burua galdu duela. Hau zargalduta eta orraztu barik iristen da, mamua bailitzan. Edgardorenganako maitasuna berresten du eta euren arteko maitasunezko topaketak oroitzen ditu, beraien arteko ezkontzarako prestaketak irudikatuta.

 

Enrico heltzean haserre biziz botatzen da arrebaren gainera, horren egoeraz ohartu barik. Luziak dio haren ankertasunaren biktima dela eta badakiela hil egingo dela. Enricori damu zaio, beste behin, eta Alisari eta Raimondori eskatzen die Luziari laguntzeko. Abiatu baino lehen, Raimondok Normannori botatzen dio guztiaren errua.

 

Gauez, Ravenswoodeko hilerrian, Edgardok bere etsaiak hil dezan nahi du, behin hilda, arbasoekin biltzea espero duelako. Gaztelutik prozesio bat hurbiltzen da Edgardori gertakari izugarriak eta Luziaren hitzak jakinarazteko. Edgardok berehala ikusi nahi du, hil baino lehen azken aldiz. Iristean, Raimondorekin egiten du topo atarian eta honek Luziaren heriotzaren berri ematen dio. Edgardok maitearen arimaren alde otoitz egin eta sastakaia sartzen du bihotzean. Orain elkarrekin daude zeruan.

 

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2012. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta.

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

publi
ohar garrantzitsuak

Roberto Frontali baritonoak Nabucco abestuko du ABAO-OLBEren 60. Denboraldiaren amaieran

Roberto Frontali baritono italiarrak ‘Nabucco' abestuko du Verdiren izen bereko operan, ABAO-OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) hil honetan bere 60. Denboraldiari amaiera emateko eskainiko duena. Frontalik hasieran aurreikusiriko Andrzej Dobber ordezkatuko du; izan ere, Dobberrek, osasun arazoak tarteko, bere konpromisoak bertan behera utzi behar izan ditu.

Roberto Frontali bere belaunaldiko baritono liriko nagusietakoa da. Funtsean errepertorio verdiarra du, baina Rossini, Donizetti eta Belliniren paper belcantistekin heldua, eta munduko opera-antzoki nagusietako denboraldien programetarako deitzen diote, besteak beste, New Yorkeko Metropolitan Opera, Milango Teatro alla Scala, Londreseko Covent Garden, Tokio, Viena, Pesaroko Rossini Opera Festival, Parisko Opera, Erromako Opera, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Madrilgo Teatro Real, Veneziako La Fenice, Zurich, Dresdeko Semperoper eta Municheko Bayeriche Staasoperrek. ABAO-OLBEn, ‘La Cenerentola' (1991) eta Roberto Devereux (1998) lanetan hartu du parte.

Bere ibilbidean zehar, egungo orkestra-zuzendari handienekin batera aritu da agertokian, esaterako, Riccardo Mutti, Zubin Mehta, Claudio Abbado, Renato Palumbo, Donato Renzetti, Plácido Domingo, Yves Abel, Daniele Gatt eta Mark Elderrekin.

Paper verdiarrak bere karreraren oinarri garrantzitsua izan dira. Baritono protagonistaren rol nagusiak jokatu ditu ‘Don Carlo', ‘Falstaff', ‘Ernani', ‘Il Trovatore', ‘Simon Boccanegra', ‘Un ballo in maschera', ‘Luisa Miller', ‘Attila', ‘I Vespri Siciliani', ‘Rigoletto', ‘Il Corsaro',' I Masnadieri', ‘La Forza del Destino', ‘Macbeth', ‘Nabucco', ‘La Traviata' eta ‘Stiffelio' operetan. 2009-2010 denboraldian, besteak beste, ‘Simon Boccanegra' eta ‘Nabucco' abestu zituen Palermon, eta ‘Luisa Miller' Torinon. 2010-2011 denboraldian, ‘Rigoletto' Venezia eta Moskun, eta ‘Simon Boccanegra' Buenos Airesen. Denboraldi honetan zehar, ‘Ernani' abestu du Tokion, Teatro Comunale di Bolognarekin biran, ‘Il Trovatore' Palermo eta Toulousen, ‘Rigoletto' Karlsruhen, ‘Falstaff' Lausannen eta ‘Stiffelio' Parman.

Etorkizuneko konpromisoan artean honakoak nabarmentzen dira: ‘Il Tabarro' eta ‘Gianni Schicchi' Theater an der Wienen, azken hori Kopenhagen ere abestuko du. Estatu Batuetan ‘Tosca' abestuko du San Frantziskon eta ‘I Pagliacci' San Diegon.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
Berriak
Harremanetarako