denboraldia :: Opera
LE NOZZE DI FIGARO
Wolfgang Amadeus Mozart
eskuko egitaraua
Informazio gehiago

LE NOZZE DI FIGARO


Wolfgang A. Mozart eta Lorenzo da Ponteren lau ekitaldiko opera bufoa

 

I. Ekitaldia: Oraindik altzari guztiak jarrita ez dauzkan gela bat. Susanna beldur da ezkontzen denean bere logela ugazabenetik hurbilegi geratuko ez ote den, Kondeak berarenganako daukan interesaren berri izan baitu. Figarok erabakitzen du bere trikimailu guztiak erabiltzea arrisku hori eragozteko. Bere aldetik, Marcellinak ez dio uzten Figarok berarekin duen kontratua betetzeko eskatzeari, ordainduz edo ezkonduz; gero, bi lehiakideek elkarrekiko duten konfiantza eza adieraziko dute. Bestalde, Cherubinok abesti bat oparitzen dio Susannari kondesaren begizta baten truke, hura maite baitu. Kondea iristen denean, Susannak ezkutatu egin behar du, Cherubinok ez baitu han egoteko eskubiderik, baina Susannari maitasuna eskatu ostean, kondea ere ezkutatu egin behar da Basilio iritsi delako. Honek, jakin barik bakarrik ez daudela, kondeak neskarenganako duen interesa jakinarazten dio Susannari, baita Cherubinok kondesarenganako duena ere. Hau entzutean, kondea haserre ateratzen da ezkutalekutik, morroia bilatzeko agintzen du, eta Susannaren gona azpian aurkitzen du.
Orduan, Figaroren ezkontza baimentzeko kondea goresten duen nekazari talde bat iristen da. Kondeak jaramon egingo balie bezala jokatzen du, baina buruan mendekua du, eta Cherubino ere barkatu eta ofizial izendatzen du. Figarok iseka egiten dio morroiari bizitza militarreko loriak eta nahigabeak zehaztuz.

 

II. Ekitaldia: Aberastasunez dekoratutako ganbera, logelarekin eta hiru aterekin. Kondesak kondearekin maiteminduta jarraitzen badu ere, Susannarekin eta Figarorekin bat egiten du hari eskarmentua emateko: ustezko amorante batekin hitzordua duelako itxura egin eta Cherubinok, emakumez jantzita, seduzitu egingo du. Susanna Cherubino janzten hasten da eta ateratzen den une batean kondea agertzen da. Cherubino berriro ezkutatu behar da, kondesa ospea galtzeko beldurrez utzita. Susmo txar batek kondea hartzen du, kondesak ez dakielako azaltzen bulegoan dagoen hotsa. Susanna inork ikusi gabe bueltatzen da eta bera ere ezkutatu egiten da. Bulegotik inork atera nahi ez duenez, kondea eta kondesa joan egiten dira, eta itxita uzten dute. Ateratzeko, Cherubinok leihotik salto egin behar du eta Susannak haren lekua hartzen du. Kondea eta kondesa itzultzean, azkenak engainua azaltzen du, baina biak harritzen dira Cherubinoren ordez Susanna ateratzen ikustean dutenean. Beraz, kondea da kondesari barkamena eskatu behar diona.
Figaro aurkezten da, ezkontzagatik urduri, baina Antoniok salatzen du gizon batek leihotik lorategira jauzi egin zuela, Figarok dio bera izan zela. Kondea nahastuta geratzen da eta kondesa eta Susanna istorioaren bukaeraren beldur dira. Gainera Marcellinak, Bartolok eta Basiliok lagunduta, berriz ere eskatzen du Figarorekin duen kontratua betetzeko.

 


III. Ekitaldia: Bi tronuko areto aberatsa ezkontza-ospakizun baterako prestatuta. Kondesa saiatzen da Susanna konbentzitzen kondearekin hitzordua egin dezan, eta berak amore emateko prest dagoela ulertarazten dio kondeari, baina honek zalantza du bere konkistaren inguruan. Epaileak Marcellina eta Figaroren arteko kontratuaren baliotasuna egiaztatzen du, lehenak semetzat aitortzen duen arte. Susanna, Figaro ustezko lehiakidearen besoetan ikusita, ez da lasaitzen egoera berria azaltzen dioten arte. Figarok dirua jasotzen du Marcellina, Bartolo eta Susannarengandik, eta denak ateratzen dira kondeari iseka egiten.
Kondesak erabakitzen du kondearekin egindako gaueko hitzordura Susanna balitz bezala mozorrotuta joatea eta zerbitzariari agintzen dio kondeari idazteko hitzorduaren lekua adieraztearren, eta gutuna hartzaileak bueltatu egin beharko dion orratz batez ixten du.
Kondesak eta Susannak Cherubino antzematen dute loreak eskaintzera etorri diren neskatilen artean. Figarok behin eta berriz eskatzen du ezkontzari hasiera emateko. Bere asmo guztien kontra, kondeak hiru ezkontza baimendu beharko ditu: Barbarina eta Cherubinorena, Marcellina eta Bartolorena, eta Susanna eta Figarorena, eta berriz ere zin egiten du mendeku hartuko duela. Denek kondea goraipatzen duten bitartean, Susannak gutuna ematen dio kondeari eta hark, lizunkeriagatik, onartu egiten du.

 

IV. Ekitaldia: Bulego batean. Barbarinak ez du aurkitzen Susannari kondearen partez itzuli behar dion orratza. Galdekatu ondoren, Figarok zalantzan jartzen du Susannaren fideltasuna, baina Marcellinak aholkatzen dio ez ateratzeko ondorio azkarrak eta Susanna ohartaraztea erabakitzen du. Figarok topaketa ikustera gonbidatzen du kondea lotsarazteko eta emakumeen fideltasun eza erakusten die. Kondesa eta Susanna arropak aldatuta iristen dira, baita Marcellina ere. Susannak erabakitzen du Figaro despistatzea amorante bati itxaroten ari delako itxura eginez eta kondesa ezkutatzen den pabilioira joaten da, orduan kondesa atera eta, Susannaren arropaz jantzita, Figaro nahasten du. Cherubino ere agertzen da, eta emakumeen plana arriskuan jartzen du. Kondeak ere Susanna kondesarekin nahasten du. Cherubino kondesari muxu bat ematen saiatzen da, baina muxua kondeak jasotzen du. Kondea morroiari zaplazteko bat ematen saiatzen da, baina Figarok jasotzen du eta morroiak alde egiten du. Figarok Susannari buruzko susmo txarrak izaten jarraitzen du, konturatu barik kondea eta morroia bezala nahasten ari dela. Kondea ustezko Susanna seduzitzen hasten da, baina hanka egiten dute jendea hurbiltzen ari dela ikustean.
Susanna agertzen da kondesaz jantzita eta haren ahots-plantak eginez, baina erratzean, Figaro ohartzen da bera dela. Orduan kondesa seduzitu nahi duela sinestarazten dio, eta hau ere beste zaplazteko-festa batean amaitzen da. Susannak Figarori azaltzen dio kondeak emaztearekin duela hitzordua, arropa aldaketa ulertu ez baitu, eta kondeak uste du Figaro kondesari dion maitasun adierazten ari zaiola. Figaro gelditzea lortzen du eta horren sedukzio saiakera salatzen du, kondesa zigortuko duela esanda. Denak euren ezkutalekuetatik ateratzen dira, kondeari barkamena eskatu eta nahasteak ulertzen dituzte. Kondeak ere barkamena eskatzen dio emazteari, eta hark eman egiten die berari eta denei, eta guztiak doaz jaira korrika.

 

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2012. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta.

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

publi
ohar garrantzitsuak

LUISA MILLER OPERAREN ENTSEGU OROKORRA

OLBEk jakinarazten du, produkzioaren eskakizun artistikoak direla medio, urtarrilaren 18ko LUISA MILLER OPERAREN ENTSEGU OROKORRA  PUBLIKO BARIK egin beharko dela.
 
Entsegu orokorrerako sarrerak dituzten pertsona guztiak ABAO-OLBEren bulegoetatik (Jose Mª Olabarri kalea 2 eta 4 etxabea. Bilbo) igaro ahal izango dira sarreren zenbatekoa itzul dakien, aurrez berauek aurkeztuta, 2012ko urtarrilaren 19tik otsailaren 20ra.
Publikoaren arretarako ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera  9:00etatik 14:00etara eta  15:00retatik 19:00etara; ostiraletan, berriz, 8:30etik 15:00retara (emanaldia dagoen ostiraletan edo emanaldi bezperan izan ezik; horietan honakoa izango da: 9:00etatik 14:00etara eta 15:00retatik 19:00etara).
 
Gogorarazten dizuegu LUISA MILLER operaren emanaldiak 2012ko urtarrilaren 21, 24, 27 eta 30ean izango direla.
 
Barkatu eragozpenak.

Andrzej Dobber baritonoak Nabucco abestuko du 60. Opera Denboraldiaren amaieran

Andrzej Dobber baritono poloniarra 'Nabucco' izango da izen bereko Verdiren operan, datorren maiatzean ABAO-OLBEk bere 60. Opera Denboraldiari amaiera emateko Bilbon eskainiko duena. Hasieran Leo Nuccik abestea aurreikusita bazegoen ere, Doberrek ordezkatuko du, izan ere, haren jardueren plangintzan izandako ustekabeko aldaketek eragotzi egingo diote antolaturiko Nabucco emanaldi guztietan parte hartzea. Andrzej Dobber egungo beritono verditar nagusietarikoa da, eta mundu osoko antzoki garrantzitsuenetan abestu du, METen edo Scalan, besteak beste.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2012ko Otsaila mes siguiente
A A A O O L I
1 2 345
678910 11 12
13141516 17 18 19
20 21 2223 24 25 26
27 2829
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako