denboraldia :: Opera
UN BALLO IN MASCHERA
Giuseppe Verdi (1813-1901)
eskuko egitaraua
Informazio gehiago

UN BALLO IN MASCHERA


Giuseppe Verdiren hiru ekitaldiko Melodrama, Eugène Scriberen aurreko libreto batean oinarrituriko Antonio Sommaren libretoaren gainean

 

Kokapena: Bostonen eta hango inguruneetan, garai kolonialean, XVII. mendearen bukaeran.

 

I. Ekitaldia, I. Eszena: Egongela bat gobernatzailearen etxean. Riccardoren zain dauden burges eta ofizialek onena opa diote, konspiratzaileek euren gorrotoa berresten duten bitartean. Riccardok promesten du zintzotasun ustelezinaz zainduko dituela bere mendekoak. Oscarrek dantzaldira gonbidaturikoen zerrenda irakurrarazten dio eta, haien artean Amelia ikustean, malenkoniak hartzen du euren arteko ezinezko amodioa dela-eta. Dena dakiela esanez Renato sartzean, honek bere sentimenduak ezagutzen dituela pentsatzen du, baina Renatok esan nahi dio haren kontra konspirazio bat prestatzen ari dela. Riccardok lasaitua hartzen du, garrantzi gehiago ematen baitio bere amodiozko sekretuari. Epailea sartzen da Ulricarentzako erbeste-agindu bat sinatzea eskatzeko, Oscarren iritziaren kontra. Riccardok erabakitzen du aztiaren etxera arrantzale mozorrotuta joatea eta konspiratzaileek kontuan hartzen dute egoera aprobetxatzeko aukera, bera hiltzeko.

 

I. Ekitaldia, II. Eszena: Aztiaren etxea. Ulricak deabruari dei egiten dion bitartean, bertaratuek iragarpenak espero dituzte; haien artean Riccardo dago, bere etorkizuna jakin nahi baitu. Ulrica lur azpian desagertu eta berriz agertzen da, eta Silvanori urrea eta maila-igoera promesten dizkio. Profezia hau bete dadin, Riccardok moneta bat eta izendapen bat jartzen ditu Silvanoren poltsikoan. Denak joan ondoren, Ameliak hainbeste oinaze eragiten dion amodioa ahazten laguntzeko eskatzen dio Ulricari. Sorginak esaten dio belar batzuekin lortuko duela, baina Ameliak berak hartu beharko dituela dauden leku ilunetik. Riccardo ezkutatuta geratu da eta, hau entzunda, erabakitzen du belar bila doanean Ameliari jarraitzea. Denak sartzen dira berriz eta Ulricak iragartzen dio Riccardori eskua estutzen dion lehen lagunak laster erailko duela. Ezer jakin barik, Renato heltzean, eskua estutzen dio Riccardori. Renatorekin fidatuta, Riccardok kezkatzeari uzten dio, Ulricak ohartarazten jarraitzen du eta konspiratzaileek une hobea itxaroten dute.

 

II. Ekitaldia, zelai bakartia Bostongo inguruetan. Amalia ahazteko belarrak hazten diren lekura heltzen da. Gauerdiak jotzean, Riccardo agertzen da maitasun gartsuak bultzatuta, baina Ameliak gogorarazten dio haren lagun fidelena den Renatoren emaztea dela; azkenean, emakumeak ere aitortzen dio maite duela. Renato heltzen da, Riccardok bizitza galduko duen beldurrez, eta Amalia belo baten azpian ezkutatzen da. Renatok kapa eskaintzen dio Riccardori konspiratzaileengandik ihes egiteko, baina honek ez du maitea utzi nahi. Emakumeak konbentzitu egiten du, baina lehenago emakumeari begiratu eta hitzik zuzendu gabe hirira lagun diezaiola eskatzen dio Riccardok Renatori. Konspiratzaileek Renato Riccardorekin nahasten dute eta dama misteriotsuaren identitatea ezagutzen saiatzen dira, baina Renatok eragotzi egiten duenez, eraso egiten diote. Amalia senarra defendatzera ateratzen da eta beloa erortzen zaio. Renatok sentitzen du babestu duen lagunak desondratu duela eta promesten du mendeku hartuko duela.

 

III. Ekitaldia, I. Eszena: Gela bat Renatoren logeletan. Renatok adulterioa leporatzen dio Ameliari. Honek hiltzea onartzen du kaltea garbitzeko, baina lehenago azken besarkada bat eman nahi dio semeari. Hunkituta, Renatok sentitzen du hil behar duena Riccardo dela. Konspiratzaileak sartzen dira eta Renatok eurekin bat egitea eskaintzen die, bere semea bahitu gisa utzita eta laguna izandakoa hilko duen kolpea emango duena bera izatea eskatuta. Konspiratzaileek eurek jasotako irainak zerrendatu eta uko egiten diote, beraz, erabakitzen dute zortearen esku lagatzea. Amelia sartzen da ezer jakin gabe, Renatok konspiratzaileen izenak daramatzaten paperen arteko bat aukerarazten dio eta Renatorena ateratzen da. Oscarrek biak dantzaldira joateko gonbidapena dakar. Beste konspiratzaileek ere joatea erabakitzen dute, mozorroek erraztasun handiagoak emango dizkietelakoan. Bakoitzak bere sentimendu kontrajarriak berretsita bukatzen dute.

 

III. Ekitaldia, II. Eszena: Kondearen aparteko bulegoa. Riccardok agindu bat idazten du Renato eta Amelia Ingalaterrara bueltan bidaltzeko, baina zalantza egin eta luma eskuetatik erortzen zaio. Azkenean sinatu egiten du, baina dantzaldiko musika entzutean, Amelia azken aldiz ikusteko desioa berpizten zaio. Oscarrek dama ezezagun baten gutun sekretu bat dakarkio, bertan dantzaldian beraren kontrako eraso bat prestatzen ari dela ohartarazten zaio, baina Riccardok ez du nahi koldartzat jo dezaten eta dantzaldira joatea erabakitzen du.

 

III. Ekitaldia, III. Eszena: Dantza-areto handia. Konspiratzaileek zeinuen bidez ezagutzen dute elkar dantzaldiko gonbidatuen artean, baina Riccardo ez agertzeko beldur dira. Oscarrek, mozorrotuta, Renato ezagutzen du, eta honek aprobetxatu egiten du Riccardo aretoan dagoela jakiteko. Oscarrek esan nahi ez badu ere nor den Riccardo, azkenean haren mozorroaren ezaugarriak ematen dizkio Renatori. Ameliak Riccardo ezagutu eta berriz esaten dio joan egin behar duela, baina berak, Ameliak amodioa onartu berri diolako adoretuta, kezkatzeari utzi, senarrarekin batera Ingalaterrara bidaliko duela jakinarazi eta betiko agur esaten dio. Orduan Renatok labana sartzen dio Riccardori, baina honek oraindik astia dauka Amelia errugabetzeko eta denak barkatzeko.

 

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2012. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta.

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

publi
ohar garrantzitsuak

LUISA MILLER OPERAREN ENTSEGU OROKORRA

OLBEk jakinarazten du, produkzioaren eskakizun artistikoak direla medio, urtarrilaren 18ko LUISA MILLER OPERAREN ENTSEGU OROKORRA  PUBLIKO BARIK egin beharko dela.
 
Entsegu orokorrerako sarrerak dituzten pertsona guztiak ABAO-OLBEren bulegoetatik (Jose Mª Olabarri kalea 2 eta 4 etxabea. Bilbo) igaro ahal izango dira sarreren zenbatekoa itzul dakien, aurrez berauek aurkeztuta, 2012ko urtarrilaren 19tik otsailaren 20ra.
Publikoaren arretarako ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera  9:00etatik 14:00etara eta  15:00retatik 19:00etara; ostiraletan, berriz, 8:30etik 15:00retara (emanaldia dagoen ostiraletan edo emanaldi bezperan izan ezik; horietan honakoa izango da: 9:00etatik 14:00etara eta 15:00retatik 19:00etara).
 
Gogorarazten dizuegu LUISA MILLER operaren emanaldiak 2012ko urtarrilaren 21, 24, 27 eta 30ean izango direla.
 
Barkatu eragozpenak.

Andrzej Dobber baritonoak Nabucco abestuko du 60. Opera Denboraldiaren amaieran

Andrzej Dobber baritono poloniarra 'Nabucco' izango da izen bereko Verdiren operan, datorren maiatzean ABAO-OLBEk bere 60. Opera Denboraldiari amaiera emateko Bilbon eskainiko duena. Hasieran Leo Nuccik abestea aurreikusita bazegoen ere, Doberrek ordezkatuko du, izan ere, haren jardueren plangintzan izandako ustekabeko aldaketek eragotzi egingo diote antolaturiko Nabucco emanaldi guztietan parte hartzea. Andrzej Dobber egungo beritono verditar nagusietarikoa da, eta mundu osoko antzoki garrantzitsuenetan abestu du, METen edo Scalan, besteak beste.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2012ko Otsaila mes siguiente
A A A O O L I
1 2 345
678910 11 12
13141516 17 18 19
20 21 2223 24 25 26
27 2829
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako