denboraldia :: Opera
BILLY BUDD
Benjamin Britten (1913-1976)
eskuko egitaraua
Informazio gehiago

BILLY BUDD


Benjamin Brittenen lau ekitaldiko opera,
Herman Melvilleren obra baten gainean, Edward Morgan Forster eta Eric Crozierren libretoarekin

 

Kokapena: Indomitable ontzi britainiarrean, 1797 urtean.

 

I. Ekitaldia, Sarrera: Dagoeneko agure, Vere kapitainak bere bizitzari buruz hausnartzen du.

 

I. Ekitaldia, I. Eszena: Indomitable ontziko marinelek gogor egiten dute itsasaldia prestatu bitartean. Hasiberriak ustekabean kontramaisuaren kontra tupust egiten du eta gero, denak ateratzen direnean, irrist egin eta erori egiten da. Squeak hogei zartadarekin zigortzera behartzen dute. Brigada batek beste hiru errekluta ekartzen ditu. Bitartean, marinel-burua bere marinelez kexatzen da, mespretxatu egiten baititu. Ratcliffe tenienteak errekluta berriak "Giza Eskubideak" deituriko merkantzia-ontzi batetik datozela jakinarazten du eta Claggartek interrogatu egiten ditu. Lehenak uko egiten dio izena esateari; bigarrenak bere izena esan eta ehulea dela esaten du; hirugarrena Billy Budd da, marinel umezurtz eta analfabetoa. Claggartek errekluta ontzat jotzen du, bitxitzat ere bai, totelka hitz egiteak perfektua izatea eragozten badio ere. Gabizain jartzen dute eta, zoriontsu, agur esaten dio iraganari. Claggartek Billy zaintzeko agindua ematen dio Squeaki; trukean, immunitatea eskaintzen dio lapurtzen badio. Hasiberria jaso duen zigorraz kexatzen da eta Billy harritu egiten da errugabe bat zigortua izateagatik. Danskerrek Claggartekin kontuz ibiltzeko ohartarazten dio. Vere kapitainak tripulazioa lerrokarazten du eta Claggartek fantasiazko zapia kentzeko agintzen dio Billyri, gerra-ontzi batean daudelako. Verek frantsesen kontra borrokatuko dutela jakinarazten die; tripulazioak erantzuten du ausardiaz jardungo duela, eta Billyk adierazten du gorputzez eta arimaz arituko dela kapitainaren alde.

 

II. Ekitaldia, I. Eszena. Vere kapitainak bere irakurketei buruz hausnartzen du gelan eta ofizialak trago bat hartzera gonbidatzen ditu egoeraren arriskuen inguruan ohartarazteko. Haiek borrokarako gogoz daudela erantzuten dute. Ontzian ideia frantsesak sartu ahal direlako arriskua kontuan hartzen dute eta Mr. Redburnek matxinada bat egon daitekeelako aipamena egiten du, Verek berretsi egiten duena, baina konfiantza dute Claggarten zaintzan. Ofizialek susmo txarra hartzen diete "Giza Eskubideak" ontzitik etorritako marinelei; Verek lasaitu egiten ditu Billyri dagokionez. Ontzia Finisterre frantsesera heltzen da eta ofizialak euren misiora ateratzen dira, eta kapitainak irakurtzen jarraitzen du marinelen kantuak entzuten diren bitartean.

 

II. Ekitaldia, II. Eszena. Marinelak sotoan ezarri eta abestu egiten dute, Danskerrek izan ezik, zaharregia sentitzen baita eta tabakoa baino ez du nahi. Billyk beretik eskaintzen dio eta denek komentatzen dute zein onbera den. Tabako bila joaten denean Squeak bere gauzak miatzen topatzen du eta borroka egiten dute. Claggartek bakea ezartzen du, baina ez dio Squeaki egia kontatzen uzten. Bakarrik geratzen denean, Billyren ontasunak sortzen dizkion aldi bereko lilura eta mespretxua adierazten ditu eta harekin bukatzea promesten dio bere buruari. Hasiberriari sediziogilearena eginez Billy zirikatzeko esaten dio. Hasiberriak eskatutakoa betetzen du, baina Billyk ez dio bere buruari matxinatzen uzten. Danskerrek berriro esaten dio kontuz ibiltzeko Claggartekin.

 

III. Ekitaldia, I. Eszena. Indomitable-ko zubian kapitaina eta ofizialak lainoaz kexatzen dira. Claggartek iradokitzen du tripulazioaren artean gizon arriskutsu bat dagoela, baina bukatu baino lehen, kontramaisuak jakinarazten du ontzi etsai bat ikusi dutela. Hainbat marinelek, Billy barne, boluntario aurkezten dute euren burua. Frantsesen kontrako borroka hasten da, baina lainoak zapuztu eta bertan behera uzten dute. Claggartek berriro heltzen dio salaketari eta marinel arriskutsuak gainerakoak matxinadara deituko dituelako beldurra adierazten du. Moneta frantses batzuk erakusten dizkio kapitainari Billy bere kideen borondatea erosten saiatu dela frogatzeko. Verek ez dio sinesten, baina Claggartek behin eta berriz esaten du Billyren ontasuna itxura besterik ez dela.

 

III. Ekitaldia, II. Eszena. Billyk kapitainari dion fideltasuna adierazten du, eta hobeto zerbitzatu ahal izateko mailaz igo dezala eskatzen dio. Verek aurrez aurre jartzen ditu Claggart eta Billy, eta Billy, totelka, ez da defendatzeko gai, beraz, muturreko bat ematen dio Claggarti eta hau erori eta ezustean hil egiten da. Kapitainak gerra-kontseilua deitzen du. Billyk gertatutakoa onartu eta, bere burua galduta ikustean, kapitainari salba dezala eskatzen dio, bere leialtasuna berriro adierazita. Ofizialak heriotza-kondena ahoskatzeko beldurrak daude eta aholkua eskatzen diote Vereri, baina hau ez da hunkitzen eta epaia eskatzen die. Ofizialek ezin dute besterik egin eta kondenatu egiten dute.

 

IV. Ekitaldia, I. Eszena. Bi kanoi artean kateatuta, Billyk bere egoeraren inguruan hausnartzen du. Danskerrek edaria eta gaileta bat eskaintzen dizkio eta kontatzen dio bere kideak pentsatzen ari direla nola salbatu, denek gorroto baitzuten Claggart. Billyk, lasaituta, kontrakoaz konbentzitu ditzala eskatu, gertatutakoaren errua zoritxarrari egotzi, Vere bedeinkatu eta munduari agur esaten dio.

 

IV. Ekitaldia, II. Eszena. Goizak argitzean, marinel-talde ezberdinak heltzen hasten dira. Teniente lehenak kondena irakurri eta Billy Buddek kapitaina bedeinkatzen du. Denek jarraitzen dute begiradarekin masta nagusirako bere igoera, marmar egiten dute eta sakabanatu egiten dira.

 

IV. Ekitaldia, Epilogoa. Vere kapitainak gogoeta egiten du gertatutakoaren inguruan.

 

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2012. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta.

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

publi
ohar garrantzitsuak

Roberto Frontali baritonoak Nabucco abestuko du ABAO-OLBEren 60. Denboraldiaren amaieran

Roberto Frontali baritono italiarrak ‘Nabucco' abestuko du Verdiren izen bereko operan, ABAO-OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) hil honetan bere 60. Denboraldiari amaiera emateko eskainiko duena. Frontalik hasieran aurreikusiriko Andrzej Dobber ordezkatuko du; izan ere, Dobberrek, osasun arazoak tarteko, bere konpromisoak bertan behera utzi behar izan ditu.

Roberto Frontali bere belaunaldiko baritono liriko nagusietakoa da. Funtsean errepertorio verdiarra du, baina Rossini, Donizetti eta Belliniren paper belcantistekin heldua, eta munduko opera-antzoki nagusietako denboraldien programetarako deitzen diote, besteak beste, New Yorkeko Metropolitan Opera, Milango Teatro alla Scala, Londreseko Covent Garden, Tokio, Viena, Pesaroko Rossini Opera Festival, Parisko Opera, Erromako Opera, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Madrilgo Teatro Real, Veneziako La Fenice, Zurich, Dresdeko Semperoper eta Municheko Bayeriche Staasoperrek. ABAO-OLBEn, ‘La Cenerentola' (1991) eta Roberto Devereux (1998) lanetan hartu du parte.

Bere ibilbidean zehar, egungo orkestra-zuzendari handienekin batera aritu da agertokian, esaterako, Riccardo Mutti, Zubin Mehta, Claudio Abbado, Renato Palumbo, Donato Renzetti, Plácido Domingo, Yves Abel, Daniele Gatt eta Mark Elderrekin.

Paper verdiarrak bere karreraren oinarri garrantzitsua izan dira. Baritono protagonistaren rol nagusiak jokatu ditu ‘Don Carlo', ‘Falstaff', ‘Ernani', ‘Il Trovatore', ‘Simon Boccanegra', ‘Un ballo in maschera', ‘Luisa Miller', ‘Attila', ‘I Vespri Siciliani', ‘Rigoletto', ‘Il Corsaro',' I Masnadieri', ‘La Forza del Destino', ‘Macbeth', ‘Nabucco', ‘La Traviata' eta ‘Stiffelio' operetan. 2009-2010 denboraldian, besteak beste, ‘Simon Boccanegra' eta ‘Nabucco' abestu zituen Palermon, eta ‘Luisa Miller' Torinon. 2010-2011 denboraldian, ‘Rigoletto' Venezia eta Moskun, eta ‘Simon Boccanegra' Buenos Airesen. Denboraldi honetan zehar, ‘Ernani' abestu du Tokion, Teatro Comunale di Bolognarekin biran, ‘Il Trovatore' Palermo eta Toulousen, ‘Rigoletto' Karlsruhen, ‘Falstaff' Lausannen eta ‘Stiffelio' Parman.

Etorkizuneko konpromisoan artean honakoak nabarmentzen dira: ‘Il Tabarro' eta ‘Gianni Schicchi' Theater an der Wienen, azken hori Kopenhagen ere abestuko du. Estatu Batuetan ‘Tosca' abestuko du San Frantziskon eta ‘I Pagliacci' San Diegon.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2012ko Maiatza mes siguiente
A A A O O L I
123456
7891011 12 13
14151617 18 19 20
21 22 2324 25 26 27
28 293031
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako