denboraldia :: Opera
NORMA
Vincenzo Bellini (1801-1835)

NORMA


Vincenzo Bellini eta Felice Romaniren bi ekitaldiko opera

 

Kokapena: Galian, okupazio erromatarrean zehar, K.a 50. urte aldera

 

I. Ekitaldia, I. Eszena: Druiden baso sakratuan. Ilargi berriko gauean zehar, druida eta gerlari galiarrak Irminsulera abiatzen dira; espero dute bertan Normak Galiak askatzeko erromatarren kontra gorrotoa eragingo dien erritu bat egitea. Pollionek Norma izenak bihotza izozten diola aitortzen dio Flaviori, baita bere maitalea eta seme-alaben ama izan arren, orain Adalgisa maite duela ere. Pollionek jarraitzen du edukitako amets batean, bukaeran, Norma agertu zela itzal izugarri baten moduan trumoi eta tximista artean eta Adalgisa gaztea desagerrarazi zuela, horrela traizioa zigortuta. Biak dira ezagutuak izateko beldur, euren togekin estali badira ere, baina Polllionek amodio berriak babesten duela sentitzen du eta druiden erritu ankerrekin bukatu nahi du. Horiek Norma aurkezteko agertzen dira, eta horrek adierazten du, inspiratuta, galiarren indarrak ez direla nahikoak erromatarrak garaitzeko; Erroma eroriko da, baina ez dira eurak izango lortuko dutenak. Horregatik, unea iritsi arte itxarotea komeni da. Normak mihura moztu eta Ilargi jainkosari erregu egiten dio bihotzak baretzeko eta bakea hedatzeko. Galiarrek onartu egiten dutela adierazten dute, unea iristeko itxaropenaz. Pollione hil egingo dela ziurtatzen die Normak bere kideei, baina bere buruari aitortzen dio mundu osoaren aurrean defendatuko duela, berarengana itzultzea espero duelako. Behin baso sakratua hutsik geratuta Adalgisa sartzen da, asaldatuta Pollione han ezagutu baitzuen eta berriz ere han aurkituko duela sinestarazten dion indar batek bultzatuta. Aldi berean, babesa eskatzen die jainkoei, galduta sentitzen baita bere egoera izugarrian. Pollione berarengana hurbildu eta bere burua amodioaren jainkoari eskaintzeko gomendatzen dio, baina berak tenplu galiarrari egindako botoa gogoratu eta fidel mantentzen zaio hari. Pollionek jakinarazten dio hurrengo egunean Erromarantz abiatuko dela eta berarekin eraman nahi duela. Neskak zalantza egiten du, baina erabakia hurrengo eguneko hitzordu batera atzeratzea lortzen du.

 

I. Ekitaldia, II. Eszena: Normaren logela. Normak bere seme-alaben kontrako sentimenduak aitortzen dizkio Klotilderi, eta kontatu egiten dio Pollione, Erromara deitu dutenez, bera gabe joango ote den beldur dela, txikiak ere ahaztuta. Adalgisa sartzen da, Normari bere nahigabea aitortu nahi dio eta bere sentimenduak adierazten dizkio. Normak bereak balira bezala hartu eta Adalgisa bere bototik askatzen du, baina egoera horretara eraman duen gizonari buruz galdetzean neskak erantzuten du une horrexetan sartzen den Pollione dela,. Normak gizonari botatzen dio desleialtasun bikoitzaren errua, ondorioz, Adalgisak ulertzen du erromatarra Normaren seme-alaben aita dela. Hirurak daude nahigabetuta. Pollionek elkarrekin joateko esaten dio Adalgisari, Norma utziko duela promestuta; Normak madarikatu egiten du Pollione eta Adalgisak Pollione uztea erabakitzen du honek aita eta senar gisa duen betebeharra bete ahal izateko. Norma tenplura deitzen dute heriotza-oihartzuna duen erritu baterako.

 

II. Ekitaldia, I. Eszena: Normaren logela. Normak, bere seme-alabak ez erromatarrak, ez galiarrak ez izateko nahigabetik askatu nahian, zalantza eta oinaze handi artean erabakitzen du lo egiten duten bitartean haiek hiltzea. Azken unean oihu egiten du eta umeak esnatu egiten dira. Klotilderi Adalgisaren bila joateko eskatzen dio eta azken honi ematen dizkio umeak, eraman ditzan Pollionerekin batera, haiek barkatuta eta bera hiltzeko prest. Adalgisa, Normaren pairamenak larrituta, erantzuten du bere postuan jarraituko duela eta erabaki hori Pollioneri jakinaraztera joango dela. Normarekiko Pollioneren maitasuna berriz jaio dadin itxarotea ere proposatzen du, Normaren harrotasuna zaurituta, baina azkenean onartu egiten du, Adalgisaren jarrera eskuzabalak hunkituta.

 

II. Ekitaldia, II. Eszena: Druiden basoaren ondoko leku bakartia. Gerlari galiarrak, gerrarako grinak hartuta, Pollione gorrotatua irtetea itxaroten dute eraso egiteko. Orovesok jakinarazten die prokontsul berria are izugarriagoa izango dela eta bake-plantak egitea erabakitzen dute aukera hobearen zain.

 

II. Ekitaldia, III. Eszena: Irminsuleko tenplua. Klotildek jakinarazten dio Normari Adalgisaren saioak alferrik izan direla Pollione akordioaz konbentzitzeko, eta neska tenplura itzuli bada ere, Pollionek bahitzeko asmoa duela. Sutan, Normak galiarrak deitzen ditu eraso egiteko, bere aurreko bake proposamenen kontra eginda. Klotilde itzuli egiten da erromatar bat galiarren baso sakratuan harrapatu dutela iragartzeko. Pollione da, Normaren aurrera eramaten dute mendekua har dezan herriaren oihuen artean. Baina Normak ez du zigortzeko indarrik aurkitzen eta, lehenengo galdekatu egin behar duela esanda, exekuzioa atzeratzen du. Normak barkamena proposatzen dio Adalgisarengandik aldentzeko baldintzarekin, eta seme-alabak hiltzeko zein tenpluari egindako botoak traizionatzeagatik gaztea kondenatzeko mehatxua egiten dio. Azken honen aurrean bakarrik erreakzionatzen du Pollionek eta, aldiz, bere buruaz beste egitea proposatzen dio, horrela maitearen bizitza salbatzearen truke. Normak iragartzen du traidorearen izenaren berri emango duela eta sua presta dezatela eskatzen du, Pollione alferrik erreguka ari zaion bitartean. Unea iritsita, Normak bere burua salatzen du. Pollionek haren handitasuna onartzen du, hura utzi izanaz damututa. Elkarrekin hilko dira sutan, behin Normak bien seme-alabak Orovescoren babespean utzita.

 

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2010. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta.

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

ohar garrantsitzuak

REVISTA ÓPERA ACTUAL

Está a disposición de los socios de la ABAO, en la parte de noticias privadas, un acceso gratuito a la revista OPERA ACTUAL, en el que podrán consultarse el último número correspondiente a octubre y el número especial dedicado a las Temporadas de Ópera 2009-2010.

Osasun arazoak direla eta, atzeratu egin da Jose Saramago Jaunaren hitzaldia.

Datorren irailaren 29an Jose Saramagok Verdi Astea inauguratzea aurreikusita bazegoen ere, Nobel Sariaren partaidetza atzeratu egin behar izan da, sine die, osasun arazoak direla eta.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2010ko Iraila mes siguiente
A A A O O L I
12345
6789101112
13141516 17 18 19
20 21 2223 24 2526
27 282930
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako