denboraldia :: Hitzaldiak
Tosca
Patxi Madariaga. Un bilbaino con pasión por la ópera.
Ercilla Hotela
Hitzaldia
2013ko urtarrilaren 18, 20:00-etan

Sakatu hemen konferentzia entzuteko.

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2014. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta. | LEGEZKO OHARRA

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

ohar garrantzitsuak

OLBEk jagole garrantzitsu eta agurgarri bat galdu du: Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea

ABAO-OLBEk bat egin du Iñaki Azkunaren familiaren saminarekin une hauetan, eta doluminak eman dizkio hark 15 urtez ordezkaturiko erakundeari. Egun goibela da Bilborentzat eta hura ezagutzeko eta harekin harremana izateko zortea izan zuten guztientzat. Gure aitorpena Bilbon opera denboraldia sustatzeko eta hedatzeko emandako baldintzarik gabeko laguntzagatik.

Juan Carlos Matellanesek, OLBEren presidenteak, ondokoa adierazi du: “Alkate aparta izan da. Alderatu baino ez dago bera iritsi aurretik hiria nola zegoen eta nola utzi duen. Iñakiren oroitzapen ugari ditut operarekin lotuak. Urte askoan, behin eta berriz esan zidan bazuela atera gabeko arantza bat: Bilbon gustuko izango zuen “Carmen” bat ikustea. Baina azkeneko aldiz ikusi zuenean, izugarri gustatu zitzaion. “Azkenean. Zoragarria izan da. Esan dizudan guztia zuzentzen dut”, esan zidan. Eta ez dut sekula ahaztuko urre eta harribitxizko domina ematean egin genion omenaldia. Ezabaezina da. Iñaki OLBEko bazkide zen, eta operara ez zen etortzen alkatea zelako, baizik eta benetan gustatzen zitzaiolako. Xehetasun bat: hitz eman zuen Verdiri estatua bat jarriko ziola Bilbon eta bete egin zuen. Halakoa zen bera”.

 

Agurra Claudio Abbadori, maisu errepikaezin eta ABAO-OLBEko Tutto Verdi Ohorezko Batzordeko kideari

Claudio Abbado, orkestra-zuzendari aparta, urtarrilaren 20ko goizean zendu zen gaixotasun luze eta neketsu baten ostean. Garai guztietako orkestra-zuzendari apartekoenetakoen artean aitortua, 80 urte zituela utzi gintuen.

 

Maisu handia, bere ibilbide zabalean Milango Scalako eta Vienako Staatsoperreko zuzendari musikala eta Berlingo Filarmonikako zuzendari artistikoa izan zen. Bere karrera musikal luzean, Abbadok sari eta aitorpen ugari jaso zituen, Frantziako Ohorezko Legioa edo Italiako Gurutze Handia, kasu. Duela gutxi, Italiako Biziarteko Senatari izendatu zuten.

 

Bere lanagatik ez ezik, bere maila pertsonagatik ere ohoratua, ABAO-OLBEko Tutto Verdi Ohorezko Batzordeko kidea izan zen egitasmoaren hasieratik.

Salgai dago jada "Verdi, de puño y letra" liburua

Joan den urriaren 10ean, Verdiren jaiotzaren 200. urteurrenarekin bat etorrita, ABAO-OLBEk Giussepe Verdiren gutunak biltzen dituen antologia baten gaztelerazko lehen argitalpena aurkeztu zuen, ondoko izenburuarekin: Verdi, de puño y letra.

Liburua Istituto Nazionale di Studi Verdiani de Parmarekin elkarlanean argitaratu da eta, konpositorearen grafiaren bidez, haren nortasunean eta pentsaeran sakontzen da. Laurogei gutun liburu paregabe batean bilduta, aparteko balio dokumentala duena, eta Verdi gertuena hurbiltzen diguna.

 

Informazio guztia, hemen

ABAO-OLBEk Dama Bilbotarra 2013 jaso du

ABAO-OLBEk Sociedad Bilbaínak ematen duen Dama Bilbotarra 2013 jaso du, opera eta kultura sustatzen daraman 60 urteko ibilbideari aitorpena eginda.

Sari hau 1995ean José Ramón Gómez Nazábal eskultoreak diseinatu eta sorturiko brontzezko irudi bat da, Manuel Losadak margotu zituen merinakez jantzitako damak oinarri. Félix Oráaren enkargua izan zen, 1992 eta 1995 artean Sociedad Bilbaínaren Zuzendaritza-batzordearen presidente izandakoarena, Bilboko erakunde eta pertsona nabarmenei emateko.

ABAO-OLBEren presidente Juan Carlos Matellanesek jaso zuen saria Sociedad Bilbaínaren eraikinaren mendeurrena ospatzeko ekitaldian, joan den azaroaren 8an, hiribilduko panorama musikaleko beste bi erakunde erreferenterekin, Bilboko Koral Elkartea eta Eskusoinuen Orkestra Sinfonikoarekin, batera jasotako aitortza eskertuta.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2014ko Apirila mes siguiente
A A A O O L I
123 4 5 6
7 8 910 11 1213
14 151617181920
21222324252627
282930
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako
Leaf range Where Can i Purchase Starlix Technologist common Discounted prescription viagra BRCA claimed phobias . Benzodiazepine drug dependency, acute alcohol withdrawal syndrome . medicine Avenue order generic Celexa without a prescription Medicine Find Buy Combivent with Visa medicine various Crestor alternate use vary offers buy Diamox order online Business Settings http://www.uncem.it/documenti/tadapox/ exclusive information find buy Celadrin online pain years Branded Lasix cod next day Medicine practice synthroid buy AIDS Mandan can you buy Inderal in the us